Hantura

Hantura, handitsua edo inflamazioa estimulu kaltegarrien aurrean gertatutako ehun konektibo baskularraren erreakzioa da: eragile horien artean mikrobioak, traumatismoak eta narritagarriak daude, besteak beste. Hantura akutua edo behin-behinekoa da edota kronikoa.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hantura
Deskribapena
Motaeritasuna, zantzu klinikoa, sintoma
general symptom (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak(+-)-flurbiprofen (en) Itzuli, sulindac (en) Itzuli, kortisol, rimexolone (en) Itzuli, Betametasona, clocortolone (en) Itzuli, triamzinolona, fluorometholone (en) Itzuli, Piroxicam, alclometasone (en) Itzuli, prednicarbate (en) Itzuli, Naproxeno, diflorasone (en) Itzuli, dexametasona, flurandrenolide (en) Itzuli, indomethacin (en) Itzuli, prednisona, amcinonide (en) Itzuli, prednisolona, metilprednisolona, Ibuprofeno, desoximetasone (en) Itzuli, nabumetone (en) Itzuli, desonide (en) Itzuli, fluocinonide (en) Itzuli, loteprednol etabonate (en) Itzuli, diklofenako, halcinonide (en) Itzuli, clobetasol (en) Itzuli, Azido azetilsaliziliko, fluocinolone (en) Itzuli, azido meklofenamikoa eta ketorolac tromethamine (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD007249
Behatz-azkazal infektatuak sortutako hantura akutua, ezaugarri diren gorritasun eta puztea ageri.

Histologikoki ikusten dena ehunen handitzea eta gorritzea da, askotan sukarrarekin batera. Kontuan hartu behar da, hala ere, infekzioa eta hantura ez direla sinonimoak eta batera ager daitezke, ala ez.

Hanturaren eboluzioa onuragarria izango da haren eragilea deuseztatu eta lesioa zuzentzen bada. Azken hori gertatzeko, lesionatutako zelula organikoen ordezkapena beharrezkoa da eta hori zelula horien zatiketa ahalmenaren menpe dago.

Ezaugarri morfologikoak

Hantura elkarren segidako hiru fasetan garatzen da:

  • Erantzun baskularra. Basouzkurdura iragankor batekin hasten da hiperemia sortaraziz. Odol hodien iragazkortasuna handitu egingo da eta proteinak bertatik kanpora irtengo dira, odolaren likatasuna gehituz eta odol zirkulazioa motelduz. Odol zelulen antolamendu espaziala aldatuko da, leukozitoak hormari itsatsiz eta eritrozitoak erdian kokatuz.
  • Hasierako erantzun leukozitarioa. Leukozitoak, batez ere neutrofilo eta monozitoak odol hodien endoteliora itsasten dira. Ondoren, migrazio prozesu baten bidez, horma endoteliala zeharkatu eta lesioa gertatu den lekura iristen dira substantzia kimiotaktikoen eraginez. Azkenik, leukozitoak agente patogenoarekin elkartu eta barneratu egiten dute, bai era espezifikoan (opsonizazioa) eta baita era ez-espezifikoan ere (fagozitosia). Barneratu duten patogenoa deuseztu egiten dute.
  • Erantzun leukozitario berantiarra. Neutrofiloak lesioa dagoen lekuan hil egiten dira beren osagaiak zelulatik kanpora askatuz. Osagai hauetako gehienak ehunak lesionatzeko ahalena dute hantura areagotuz. Aldi berean makrofagoek antigorputzen ekoizpena bultzatuko dute agente kausalaren erabateko desegitea eragin asmoz.

Adierazpen klinikoak

Hanturak erreakzio lokala eta orokorra eragiten ditu.

Adierazpen lokalen artean ondokoak daude:

  • Tumefakzioa: kaltetutako tokia handitu egiten da, edema baten ondorioz
  • Beroa
  • Gorritasuna
  • Mina eta oinazea

Errekzio orokorraren ezaugarriak:

Hanturazko eragileak

Hantura akutuaren etapak

Gorputzaren toki edo ehunen bat lesionatzen denean (traumatismo, infekzio edo eragile kimiko baten ondorioz) ehun horren zelulek molekula bereziak askatzen dituzte, hanturaren bitartekoak deritzonak. Molekula horiek dira hanturaren prozesua martxan jartzen dutenak.

Hanturaren bitarteko garrantzitsuenak hauek dira:

Lesioa infekzio batek sortzen duenean, mikrobio eragilearen hainbat molekula hanturaren bitartekoak ere izan daitezke.

Hanturaren bitartekoek hiru efektu sortzen dituzte:

  • odol-hodien iragazkortasunaren areagotzea: ondorioz, hodi kapilarretatik likidoa irtetzen da, presio hidrostatiko handia dagoelako, zelulen arteko tartera, edema bat agertuz. Edema horrek hantura eta mina eragiten du kaltetutako ehunean

Hiru efektu horien ondorioz leukozitoak lesioa dagoen tokira iristen dira. Odol-fluxua eta odol-hodien iragazkortasuna areagotzen denez, leukozitoak kapilarren horma baskularra zeharkatzen dute eta likido interstizialera heltzen dira, hanturaren bitartekoek erakarrita. Makrofagoak eta neutrofiloak dira batez ere hara heltzen diren leukozitoak (biek fagozitosi egiteko ahalmena dute).

Leukozito horiek (makrofagoek bereziki), era berean, beste bitarteko batzuk ekoizten dituzte: zitokinak, TNF-a eta leukotrienoak. Molekula hauek guztiek hodi kapilarretan aldaketak eragiten dituzte, eta kimiotaxiaren eragileak dira ere. Horretaz gain, konplementu sistema aktibatzen dute.

Bestalde, zitokinak (eta baita mikrobioen molekula batzuk ere) pirogenikoak dira, hots, sukarra eragiten dute. Sukarra da hantura prozesu batzuetan agertu ohi den sintomaren bat.

Laborategia

Hanturaren ebaluazio klinikoa egiteko CPE (C proteina erreaktiboa) analizatu ohi da. Proteina hori hanturaren adierazle klinikoa da. Hantura prozesuetan proteina horren odol-kontzentrazioa igo ohi da.

Tratamendua

Hanturaren aurka bide fisikoak erabili izan dira antzinatik, oinarrian hotza edo are gehiago izotza.

Bide kimikoen artean, antiinflamatorio ez esteroideoak oso sendagai zabalduak dira, indar handiagoa duten kortikosteroideekin batera.

Kanpo estekak

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.