Infinitua ihi batean

Infinitua ihi batean. Liburuen asmakuntza Antzinaroko munduan (gaztelaniaz: El infinito en un junco. La invención de los libros en el mundo antiguo) Irene Vallejo Moreu idazlearen saiakera ospetsua da. 2019an plazaratuta, beste sari batzuen artean, 2020ko Espainiako Saiakera Sari Nazionala jaso zuen.[1] Lehen edizioa Siruela argitaletxeak egin zuen.

Infinitua ihi batean
Jatorria
Egilea(k)Irene Vallejo Moreu
Sorrera-urtea2019
IzenburuaEl infinito en un junco eta L'infinit dins d'un jonc
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEdiciones Siruela (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania

Edukia

Liburuen historiari buruzko liburua da hau. Tresna honen fabrikazioaren historia da, ia hogeita hamar mendean egin diren proba eta diseinu guztiena. Mota askotako liburuak sortu dira: kez, harriz, buztinez, ihi edo lezkaz, zetaz, larruz, zuhaitzez eginak, eta azkenak, plastikoz eta argiz eginak. Halaber, bidaia-liburua ere bada. Alexandroren gudu-zelaietara joateko, Vesuvioren mendi mazelako Papiroen Villara joateko, edo Kleopatraren jauregietara edo Hipatiaren hilketaren gertalekura, ezagututako lehen- biziko liburutegietara eta eskuizkribuak kopiatzeko lantegietara, kodex debekatuak suntsitu zituzten suetara, gulagera, Sarajevoko liburutegira eta Oxfordeko lur azpiko 2000. urteko labirintora. Liburu honek, bestalde, klasikoak mundu garaikidearekin lotzen ditu, baita gaur egungo eztabaidagaiekin ere: Aristofanes eta umoristen kontrako epaiketak, Safo eta emakumeen literatur ahotsa, Tito Livio eta fanen fenomenoa, Seneka eta egia ondokoa…[2]

Egileen, liburuen aipamenak liburu osoan aurki daitezke. Dena dela, liburuen salbatzaileak, horiek dira saiakera honen egiazko protagonistak.

Euskal bertsioa

Infinitua ihi batean. Liburuen asmakuntza Antzinaroko munduan izenburuarekin Fernando Rey Escalerak plazaratu zuen euskarazko bertsioa (ISBN: 978-84-91722-52-6). Edizio hori Pamielaren eskutik agertu zen.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.