Infernuko Atea
Infernuko Atea (frantsesez La Porte de l'Enfer) Camille Claudel artista frantziarrak sortutako eskultura multzo monumental bat da. 6 metro garai, 4 metro zabal eta 1 metro sakon da. 180 eskultura ditu, hauen neurriak 15 zentimetro eta metro 1 baino gehiago bitartean.
Infernuko Atea | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Auguste Rodin |
Sorrera-urtea | 1880 |
Izenburua | The Gates of Hell |
Mugimendua | inpresionismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Gold and Silver (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Jainkotiar komedia Gaizkiaren Loreak Abandon all hope, ye who enter here (en) |
Kokapena | |
Lekua | Orsay museoa Soumaya museoa Rodin museoa Rodin museoa Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala Stanford Unibertsitatea Rodin galeria Frantzia |
Bilduma | Orsay museoa eta Soumaya museoa |
Historia
1880an, inpresionistatzat hartua izan zen Auguste Rodini enkargatu zitzaion, Parisko Apaindura Arteen Museoa izango zenerako, bere hasierako harrera txarra zela eta konpentsatzeko, baina proiektua bertan behera utzia izan zen, eta eskulturgilearen lantegian geratu zen, honek, gehikuntzak egin zizkiolarik 1917an hil zen arte. Gaur egun, Parisko Rodin Museoan ikus daiteke, baina ez daude osorik: Rodinen laguna zen Octave Mirbeau idazleari zor diogu 1885ean zuen hasierako egoeraren deskribapena. Materiala brontzea da, soilik artista hil ondoren urtu zen arren.
Ikonografia
Ikonografia, Dante Alighieriren Jainkotiar komedia lanean eta Charles Baudelaire idazlearen Gaizkiaren loreak laneko olerkietan oinarritua dago, maitasuna eta kondenaren alegoria handi bat egiten saiatuz. Beharbada, egileak, amaitu gabeko lan honen enkargua bertan behera utzi ondoren izan zuen dedikazioa kontutan hartuta, giza izaerari buruzko hausnarketa bat izan liteke, bere gauza on eta txarrekin. Erromantizismoa eta sinbolismoa nabaritzen dira lan honetan, bere gaiagatik, inpresionisten interesetatik aldentzen dena, hala ere, hauei hurbiltzen delarik, argien efektuagatik zuen ardura kontutan hartuta eta antzekotasun artistiko eta pertsonalagatik.
Irudikatutako berrehun irudi baino gehiagoetako batzuk, egileak, geroago, modu independentean irudikatu zituen, bere estatuarik ospetsuenetako bat den Pentsalaria kasu, ate honen ateburuan ikus daitekeena, teilatupean agertzen diren hiru itzalak bezala. Goi-erliebea nagusi da, gabetasunera ere iritsiz, aipaturiko adibideetan bezala. Multzoak, egileak miresten zuen Michelangeloren Epaiketa Unibertsala gogorarazten du, baita Gustave Doréren lanak ere Danteren lana ilustratzeko edo William Blaken lanak.
Erreferentzia klasikoak, argiak dira: ateburua tinpano edo teilatupe eran, atezangoetan dauden pilastrak bezala, Florentziako Katedraleko Bataiategiko ateei eginiko erreferentzia ere argia delarik. Beste alde batetik, argiaren papera, argilunak eta bere irudien ez oso definituriko lerroa, amaitu gabe diruditenak (Michelangeloren lanetan bezala), elementu moderno argiak dira, inpresionistengana hurbiltzea ahalbidetzen duena eta bere modernotasuna argi adierazten dutenak.
Kokapenak
Jatorrizko igeltsua, 1917an zaharberritua izan zen, eta Orsay Museoan dago, Parisen. Lanen garapena ilustratzen duen igeltsuzko sail bat, Meudoneko Rodin Museoan ikus daiteke. 1917an, eredu bat, brontzezko hiru jatorrizkoak egiteko ere erabili zen:
- Parisko Rodin Museoa
- Filadelfiako Rodin Museoa, Pensilvania, AEB
- Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala, Ueno parkean, Tokio, Japonia
Geroago, Rodin Museoak beste brontze batzuk banatu ditu beste toki batzuetara, horien artean:
- Kunsthaus Zurich, Zurich, Suitza
- Rodinen eskultura lorategia, B. Gerald Cantor, Stanford Unibertsitatean.
- The Rodin Gallery, Seul, Hego Korea.
Artelaneko zatiak
- Itzalak, ate gailurreko hiru estatuak
- Pentsalaria, ate gainean
- Musua
- Ugolin eta semeak
- Paolo eta Francesca
- Ederra naiz
Irudiak
- Itzalak eta Pentsalaria
- Ugolin eta semeak
- Erorketa
- Eskuin pilastra