Inferentzia
Inferentzia egiazko proposizio edo datu multzo batetik, arau logikoak erabiliz ondorio batera daraman prozesua edo prozesu hori burutzeko erregela da. Zientziaren arlo zenbaitetan erabiltzen da:
- logikan, inferentzia edo inferentzia deduktiboa egiazko aurrekari zenbaitetik egiazko ondorioak ateratzeko prozesu edo erregela bat da;
- zientzian, inferentzia induktiboa, berriz, egia edo faltsuak izateaz gainera, ondorioei egiantz edo probabilitate maila esleitzen dien inferentzia-erregela edo metodoa da.;
- adimen artifizialean, inferentzia ezagutza lortzeko moduari deritzo;
- estatistikan, inferentzia estatistikoa lagin batetik populazio baten ezaugarriak zenbatesteko prozesua da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.