Infekzio
Infekzioa kanpoko eragile kutsakor batek organismo ostalari batean sortutako kolonizazioa da. Eragile kutsakor horiek bakterioak, birusak, parasitoak edo onddoak izan daitezke. Gaixotasun infekziosoak edo kutsakorrak sortzen dituzte.
Gaixotasun infekzioso | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | egoera fisiologikoa, adverse event (en) ![]() ![]() osasun-arazoa |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | patogeno pathogen transmission (en) ![]() |
Sortzen du | gaixotasun infekziosoa, Braxy (en) ![]() ![]() bihotz-gutxiegitasuna |
Azterketa medikoa | Hemokultibo kultibo mikrobiologiko |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A00-B99 |
GNS-9-MK | 001-139 |
GNS-10 | A00-B99 |
GNS-9 | 001-139 |
MeSH | D003141D007239 |
Nahiz eta arlo klinikoan infekzioa beti gaixotasunarekin lotu (eta mikrobio eragilea patogenotzat jo, beraz), infekzioak, berez, ez du beti gaitzik eragiten. Mikrobio batek gorputzaren atal bat kolonizatzen duenean gaitza sor dezakeen ala ez, zenbait faktoren arabera. Kontuan hartu beharrekoak hauek dira [1]:
- mikrobio eragilearen ahalmen patogenoa (birulentzia)
- mikrobioak gorputzean sartzeko erabiltzen duen bidea (esaterako, Legionella pneumophila bakterioa oso arriskutsua da arnas bidetik sartzen denean, baina ez da kaltegarria aho-bidetik irensten denean)
- mikrobioaren kopurua edo kontzentrazioa infekzioa hasterakoan
- ostalariaren egoera immunologikoa
Sailkapena aparatuka
Erreferentziak
- Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHU (2019) 91-95 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.