Inesaren balada
Inesaren balada Abenturazko nobela bat da, XVIII. mendeko kortsario lapurtarren mundura garamatzana, neskato bat da bertako protagonista. Liburu honek Apirila saria irabazi zuen 2001. urtean, bere egilea Hasier Etxeberria euskal idazle, kazetari eta blogaria da.
Inesa Indazubikoak ihes egingo du gurasoen ostatutik, sortetxeari loturik iraun beste aukerarik ez baitzuen han. Pellot kapitainaren bila joango da, hareikin itsasoratzeko asmoz. Hark bezala ibili nahi ditu istasoak eta ezagutu munduak. Tartean, hala ere, hamaika ibilera eta katramaila pasatu beharko ditu: Ia itota aurkituko du Pellot kapitainaren emazteak, eta bere etxean geratzen utziko dio, Pellot kapitaina inglesen gazteluan atxilotuta zegoen bitartean Inesa mutiko batetaz pasatzen da "Nikolas" izenekoa, Hendaiako medikuaren laguntzaile bihurtzen da, Martiz izeneko mutiko bat ezagutzen du eta maitale egiten dira... Azkenean, Pellot kapitainak ihes egitea lortzen du eta Hendaiara bueltatzen da, Inesak Pellot kapitainarekin itsasoratzeko bidea ikusi zuenean aprobetxatu, eta azkenean lortu egin zuen.