Ines Bengoa
Ines Bengoa Lakarra (Puerto de la Cruz, Tenerife, Kanariak, 1973ko uztailaren 17a) ipuin-kontalaria eta animatzailea da. Euskaraz zein gaztelaniaz kontatzen ditu ipuinak
Ines Bengoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Puerto de la Cruz, 1973ko uztailaren 17a (50 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Nafarroako Antzerki Eskola |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ipuin-kontalaria eta animatzailea |
inesbengoa.com… | |
Biografia
Ines Kanarietan jaio bazen ere, oso txikia zela Nafarroara aldatu zen bizitzera. Haurtzaroa eta gaztaroa Lizarran eman zituen eta gaur egun, Nafarroa Garaiko herri txiki batean bizi da. Kazetaritza eta antzerkigintza ikasketak egin zituen. Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. Arte dramatikoa berriz, Nafarroako Antzerki Eskolan.
Bi jarduera hauen bidegurutzean ipuinak topatu zituen eta kontu kontari aritzen da gaur egun arte.
Ipuin-kontalari ibilbidea
Ines Bengoak 2002. urtetik kontatzen ditu istorioak. Guztien artean, herri ipuinak maite ditu bereziki, ahoz aho eta belaunaldiz belaunaldi gure garaietara iritsi diren horiek, alegia.
Haur, gazte eta helduentzako ipuinak kontatzen ditu mota guztietako ekimenetan: irakurle zaletasuna bultzatzeko ekintzetan, herriko jaietan zein Ipuin edota Kultur Jaialdietan. Euskal Herriko zein Estatu mailako Kultur Egitarau desberdinen partaidea izan da, hala nola Ahoz Aho Ipuin Jaialdia (Tolosa/Ordizia, Intujai Antzerki Taldeak antolatua), Cuentos Eróticos por los Rincones (Gran Canaria, Biblioteca Insular Canaria-k antolatua), Alcalá Cuenta (Alcalá de Henares, Legolas Colectivo Escénico-k antolatua), Ipuin Kontalarien Maratoia (Donostia, Galtzagorri elkarteak antolatua) besteak beste.
2012.ean Guadalajarako Ipuin Maratoia ezagutu zuenetik urtero bisitatu izan du, eta zenbait urtetan kontalari moduan kontratatua izan da (Guadalajarako Literatur Mintegiak antolatua).
Katalogo zabala du Inesek.[1][2]
Besteak beste honako ikuskizunak eskaini ditu:
- Carabí Carabá (2018).[3]
- Margo-ipuinak.
- Margo-ipuinak.
- Sar dadila kalabazan.
- Ipuin zopa
- Kontu-kantari
- Ipuin euria
- Abentura beldurgarriak
- Euskal Mitologia
- Iturri zaharreko istorioak
- Hotzikara, ipuin erotikoak
- Ogi erdia eta liburua
Erreferentziak
- «Ines Bengoaren Ipuin Katalogoa - Ipuin Kontalaria» Inés Bengoa (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
- «Inés Bengoa · Narración oral, Cuentacuentos Navarra» Inés Bengoa (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- Villodre, Por Inés. (2018-10-22). «Las Metamorfosis Cotidianas de Inés Bengoa» La Circular (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
Kanpo estekak
- Ines Bengoa "El hombre del saco" kontatzen Youtube
- Ines Bengoa "Vamos a contar mentiras" Youtube
- Ines Bengoa " Diez perritos" Bideoa