Inertzia-momentu
Inertzia momentua gorputza osatzen duten partikulen masen eta hauek erreferentzia batekiko (guztientzako bera dena) daukaten posizioaren karratuen biderkadura neurtzen duen magnitudea da. Magnitude eskalarra da. Gorputz horren biratzeko inertzia da:
Artikulu sorta honen partea: |
Mekanika klasikoa |
---|
Adierazpen matematikoa
Masadun partikula diskretotako gorputz baten inertzia momentua:
Masa jarraiko gorputz baten inertzia momentua:
- : masa
- : dentsitatea
- : bolumena
Jatorria
Kontzeptu hau biraka doan gorputzaren energia zinetikoa neurtzeko erabiltzen da orokorrean. Jakina denez, biraketakoa ez den higiduraren energia zinetikoa kalkulatzeko adierazpena erabiltzen da, eta biraka doan gorputzen kasurako . abiadura eta abiadura angeluarra izanik. Beraz, kasu orokorra, hau da, batera birakako eta irristakako higidura daukan gorputzaren energia zinetikoaren adierazpen matematikoa da.
Gorputz sinpleenen inertzia momentuak
Itxura | |
---|---|
bere zentrutik pasatzen den ardatzarekiko hagaxkarena | |
ardatzarekiko eraztunarena | |
diametroarekiko eraztunarena | |
erdiko ardatzarekiko zilindro betearena | |
diametroarekiko esferarena |
Steiner-en formula
Formula edo teorema honek esaten duena hauxe da: gorputzaren inertzia momentua bere masa zentrutik pasatzen den ardatzarekiko dela suposatzen badugu eta beste puntu batetik pasatzen denarekiko dela.
Kasu honetan , ren eta masa osoaren eta bien arteko distantziaren karratuaren arteko batura izango da. Hau da:
Bibliografia
- UEUko fisika saila. Fisika orokorra. ISBN 84-8438-045-9