Indoeuropar

Indoeuroparrak indoeuropar hizkuntzetan mintzatzen diren pertsonak eta herriak dira, gehienbat historiaurreaz hitz egiten denean erabilia. Gaur egun, Europan eta Asian jatorria zuen indoeuropar hizkuntzen familia munduko hedatuena da.

Indoeuroparren balizko sorterria

Brontze Aroan indoeuropar hizkuntzak zabaldu zituzten herriak izendatzeko erabiltzen da batzuetan hitza, baina garai horretako hizkuntza (K.a. II. milurtekoa) aitzinindoeuropera izanda, aitzinindoeuroparrak ere deitzen zaie.

Indoeuroparren ikerketa eta sailkapena hizkuntzen alorrekoa da gehienbat, baina hainbat aurkikuntza arkeologiko eta arkeogenetiko erabili dira hauen sorrera eta zabalkundea azaltzeko.

Herri indoeuroparrak dira, bestek, beste, herri zeltikoak, germaniar herriak, eslaviarrak, antzinako latinoak, pertsiarrak, hititak, luwitak, armeniarrak eta abar.

Yamnaya kulturako ondorengoen edapena
Indoeuroparren edapena eta sortu zituen kulturak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.