Indo-Pazifiko

Indo-Pazifikoa, Lurreko itsasoen eskualde biogeografikoa da, Indiako ozeanoko ur tropikalak, Ozeano Bareko mendebaldea eta erdialdea eta bi ozeano horiek lotzen dituzten Indonesia inguruko itsasoak. Ez dira sartzen Indiako eta Ozeano Bareko eskualde epel eta polarrak, ez eta Ekialdeko Pazifiko Tropikala ere, Ameriketako Ozeano Bareko kostan, itsas-ekoeskualde edo itsas ekozona desberdina baita.

Indo-pazifikoa eskualde biogeografikoaren mapa

Izendapen hau ozeanografiaren eta geopolitikaren erabilera akademikoan agertu zen lehen. "Indo-Pazifikoa" kontzeptua Weimarko Alemanian erabili zen, eta Japoniara zabaldu zen gerra artean. 2010aren amaieraz geroztik, "Indo-Pazifiko" terminoa gero eta gehiago erabili da diskurtso geopolitikoan. Lau aldeko Segurtasun Elkarrizketa, taldearekin "lotura sinbiotikoa" ere badu. Talde edo foro hori Quad izenaz ezaguna egin da eta Australia, Japonia, India eta Estatu Batuen arteko talde informala da. Esan izan da kontzeptuak aldaketa ekar dezakeela mundua estrategikoki ulertzeko herritarrok dugun moduan; gure "mapa mentalean".

WWFren iritziz, hiru eskualdetan bana daiteke, Mendebaldekoa, Erdikoa eta Ekialdekoa[1].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Spalding, Mark D.; Fox, Helen E.; Allen, Gerald R.; Davidson, Nick; Ferdaña, Zach A.; Finlayson, Max; Halpern, Benjamin S.; Jorge, Miguel A. et al.. (2007-07-01). «Marine Ecoregions of the World: A Bioregionalization of Coastal and Shelf Areas» BioScience 57 (7): 573–583.  doi:10.1641/B570707. ISSN 1525-3244. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.