Indus

Indus[1] (urduz: سندھ; sindhiz: سنڌو; punjabiz: shahmukhiz: سندھ, gurmukhiz: ਸਿੰਧੂ; hindi eta sanskritoz: सिन्धु; persieraz: حندو ; pashtoz: ّآباسن; tibeteraz: སེང་གེ།་གཙང་པོ Sengge Chu; txineraz: 印度; grezieraz: Ινδός; ingelesez: Indus River) Pakistango ibairik handiena eta luzeena da. Europan, antzinako Grezian Hindos eta antzinako Erroman Indus izenaz ezaguna zen.

Indus
Indus River
سندھ
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera3.180 km
Geografia
Map
Koordenatuak23°59′40″N 67°25′51″E
Estatu burujabe Pakistan
Province of Pakistan Punjab
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.165.000 km²
Arro hidrografikoaIndus basin (en) Itzuli
Ur-emaria6.600 m³/s
IturburuaSengge Zangbo (en) Itzuli eta Tibeteko goi-ordokia
(4.255 m)
Bokalea
()
Arabiako itsasoa

1947an India eta Pakistan banatu baino lehen, Indus Indiako azpikontinenteko bigarren ibairik inportanteena zen, Gangesen atzetik.

Ibilbidea

Ibaiak Tibeten du iturburua, 5.500 metroko altueran. Himalaiako haran nagusiak zeharkatzen ditu Kaxmir igarota Pakistanera ailegatzeko. Hiderabaden ibaiak delta bat sortzen du, eta azkenean Karatxiko portuan itsasoratzen du.

Indusen luzera osoa ez da ezaguna eta 2.900 - 3.180 kilometro artean dago. Batez besteko emaria 6.700 /s da eta 1.081.700 km² azalera duen arroa du. Bere ahoa Omango Golkoan dago, 7.770 km²-ko deltan.

Izena

Sanskritoz सिन्धु (Sindhu) eta persiera zaharrez حندو (Hindu) etimologikoki mugako ibai gisa interpretatu da. Iraniera zaharreko *s > h aldaketa fonetikoa igartzen da bi formen artean, eta greziarren bidez Erromara iritsi zenean izenak hasierako kontsonantea galdu zuen Indus bilakatuz[2].

Izena eskualde geografiko handien izenen jatorrian dago, Sindh eskualdea eta batez ere Hindustan eta India, biak Hegoaldeko Asiako eskualde handiaren adiera historikoan ulertuta, hau da, ez bakarrik egungo India baizik eta Pakistan eta Bangladesh direna ere.

Indo forma erabili izan da euskaraz (gaztelaniazko bera, frantsesez Indus delarik), baina Indus arautua du Euskaltzaindiak 1996tik, eta berretsia 2012ko Asiako toponimiari dagokion 171. arauan[3].

Historia

Indus haraneko zibilizazioaren hedadura eta toki nagusiak.

Indus harana antzinateko lehen zibilizazioetako baten kokapena izan zen. Hedapen handiko kultura izan zen, baina bere bi zentro ezagun eta handienak Harappa eta Mohenjo Daro dira.

Indusko zibilizazio honen arorik garatuena K.a. 2800-2500 urteen artean gertatu zen, eta fase horren amaierarako garatutako hiritar zibilizazio konplexua Egiptoko eta Mesopotamiakoaren parekagarria zen.

Idazkera zuen zibilizazioa zen, baina ez da deszifratzerik lortu, eta ez dakigu zibilizazioaren hizkuntza zein taldetakoa den.

Antzinan pertsiarrek ibaiari Sindhu zioten, izena Indiako azpikontinentean bizi ziren biztanle guztiei hedatzen: Sindhustan (Sindhuen herria).

Bere haranean K.a. 2300 eta 1750 artean, bere bazterretan Indus haraneko kultura sortu zen, antzinako kultura nagusienetako bat eta Mohenjo-Daro edo Harappa bezalako hirien sortzaile.

Ibaia ikusteko lehendabiziko europarra Alexandro Handia izan zen. Honek Indusen bere inperioaren ekialdeko muga ezarri zuen.

Ibaiadar nagusiak

  • Beas
  • Kabul
  • Ravi
  • Wakha
  • Shingo
  • Sutlej
  • Astor
  • Gilgit
  • Ghizar
  • Hunza
  • Gumal
  • Zhob
  • Zanskar
  • Kunar
  • Gar
  • Shyok
  • Shigar
  • Chenab
  • Jhelum
  • Suru Chu

Natur bizitza

180 arrain espezie baino gehiago bizi dira Indus ibaian, eta bere ibar eta uretan anfibio dibertsitate handia dago halaber (25 espezie). Ugaztunen aldetik, igaraba arrunta (Eurasiakoa, Euskal Herrirainoko hedadura duena) eta Lutrogale perspicillata igaraba bizi dira, eta arrisku larrian dagoen espezie bat, Platanista gangetica ur gezako izurde itsuaren Indusko sub-espeziea[4].

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. (Ingelesez) Bailey, H. W.. (1975/10). «Indian sÍndhu-, Iranian hindu» Bulletin of the School of Oriental and African Studies 38 (3): 610–611.  doi:10.1017/S0041977X00048138. ISSN 1474-0699. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  3. «Indus - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  4. (Ingelesez) Braulik, Gillian T.. (2006-05-01). «Status assessment of the Indus River dolphin, Platanista gangetica minor, March–April 2001» Biological Conservation 129 (4): 579–590.  doi:10.1016/j.biocon.2005.11.026. ISSN 0006-3207. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.