Indioilarraren Tronua

Indiolarraren Tronua Mogol Inperioko enperadoreen eserlekua zen, bitxiz apaindutako tronu ospetsua. Shah Jahan enperadoreak agindu zuen tronua egitea XVII. mendearen hasieran, eta Delhiko Gotorleku Gorrian zegoen Diwan-i-Khan (Audientzia Pribatuen Aretoan edo Ministroen Aretoan) delakoan egon zen kokatuta. Apaingarri askoren artean, bi indioilar zituen atzealdean dantzan, eta hortik datorkio izena.[1]

Indioilarraren Tronua
Jatorria
Sorrera-urtea1635
Ezaugarriak

Historia

Tronua 1635eko martxoaren 22an inauguratu zen, Shah Jahanen erregealdiaren zazpigarren urteurrenean. Tronu berriari "Bitxien tronua" edo "tronu apaindua" (Takht-Murassa) deitzen zitzaion hasieran, gerora gehitu zitzaion indioilarraren izena..[2]

Nadir Xah agintari persiarrak Mogol inperioa erasotu zuen 1739an, eta bere tropek Delhin sartu eta hiria suntsitu zuten, sarraskia eraginez. Tropa persiarrek Delhi utzi zuten 1739ko maiatzaren hasieran, eta tronua gerra-trofeotzat eraman zuten berekin.

1747ko ekainaren 19an Nadir Xah bere goreko ofizialek hil zutenean, tronua desagertu egin zen, eta, seguruenik, haren objektu baliotsuak sakabanatu edo suntsitu egin ziren, estatu kolpearen kaosean.[3]

Erreferentziak

  1. Mughal Throne Now Sits at Sri Darbar Sahib Complex. .
  2. Muhammad Baqir. The Peacock Throne: Romance and Reality. Journal of the Research Society of Pakistan, 3 (1966), pp. 27-32. The inauguration of the throne took place on 3 Shawwal 1044. See Lahori's Padhshahnama in Elliot and Dowson, History of India, vol. 6, pp. 45-6. Also Inayat Khan in Begley and Desai, Shah Jahan Nama, pg. 147.
  3. James Fraser. Narrative of a Journey into Khorasan in the years 1821 and 1822 (n.p., 1825), p. 43, cited in Baqir "Peacock Throne", 34-41

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.