Indio

Indioa elementu kimiko bat da, In ikurra eta 49 zenbaki atomikoa dituena. Metal txiro arraro, bigun, xaflakor eta erraz galdatzen den honek aluminioaren eta galioaren antzeko ezaugarri kimikoak dauzka, baina zinkarekin antzekotasun gehiago dauzka (zink meak dira metal honen iturri nagusia). Bere aplikazio nagusia kristal likidozko pantailetan dago, indio-eztainu oxidodun elektrodo gardenak eratuz. Film meheen fabrikazioan ere erabiltzen da, geruza labainkorrak osatzeko. Indioarekin urtze-puntu baxua duten aleazioak ekoizten dira, eta berunik gabeko soldaduren osagaia ere bada.

Artikulu hau elementu kimikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Indiar (argipena)».
Indioa
49 KadmioaIndioaEztainua
   
 
49
In
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaIndioa, In, 49
Serie kimikoametal txiroak
Taldea, periodoa, orbitala13, 5, p
Masa atomikoa114,818(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Kr] 4d10 5s2 5p1
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 18, 3
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 7,31 g/L
Urtze-puntua429,75 K
(156,60 °C, 313,88 °F)
Irakite-puntua2.345 K
(2.072 °C, 3.762 °F)
Urtze-entalpia3,281 kJ·mol1
Irakite-entalpia231,8 kJ·mol1
Bero espezifikoa(25 °C) 26,74 J·mol1·K1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K1.1961.3251.4851.6901.9622.340
Propietate atomikoak
Kristal-egituratetragonala
Oxidazio-zenbakia(k)3
(oxido anfoterikoa)
Elektronegatibotasuna1,78 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 558,3 kJ/mol
2.a: 1.820,7 kJ/mol
3.a: 2.704 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)155 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)156 pm
Erradio kobalentea144 pm
Van der Waalsen erradioa193 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 81,8
Soinuaren abiadura1.215 m/s
Isotopo egonkorrenak
Indioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
113In %4,3 In egonkorra da 64 neutroirekin
115In %95,7 4,41x1014 u β 0,495 115Sn
Indio-hari xaflakorra

Ezaugarri nagusiak

Indioak, galioak bezala, beira bustitzen du. Metal puru gisa, indioak "eztainu-negarra" igortzen du okertua denean. Bere ezaugarri nabarmenetako bat da bere isotoporik arruntena apur bat erradioaktiboa dela; pixkanaka eztainu bihurtu arte degradatzen da beta-igorpen bidez. Erradioaktibitate hau ez omen da arriskutsua, batez ere bere erdibizitza 4,41e urtekoa delako, hau da, Unibertsoaren adina baino lau magnitude handiagoa eta torio naturalarena baino 50.000 luzeagoa. Bere auzokide kadmioa ez bezala, indioa ez da pozoi metakorra.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.