Indimitre

Indimitrea (Lagerstroemia indica) Lythraceae familiako zuhaixka bat da. Jatorriz Txina, Japonia, Himalaia eta Indiakoa da, geroago Asia osoan zabaldu zen eta Europan ondoren.[1] Landare apaingarritzat erabiltzen da.

Indimitre
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMyrtales
FamiliaLythraceae
GeneroaLagerstroemia
Espeziea Lagerstroemia indica
(L.) Pers.
Infloreszentziaren xehetasuna

Indimitrea maiz zurtoin anitzekoa duen zuhaitza da. Azala lisoa du, gris arrosatsua eta pikardatua, urtero erortzen dena. Orriak txikiak dira eta berde ilunak; udazkenean hori eta laranja bihurtzen dira. Loreak zuri, arrosa, malba, purpura edo karmin-kolorekoak dira petalo kizkurtuekin, 9cm luzeko panikuletan.

Laborantza

Lagerstroemia indica ez da erraz izozten, eguzki betean egon nahiago du, eta 6 metroraino haztean 6 metro zabal izaten da. Hibrido asko garatu dira  L. indica eta L. faueri espezieen artean.

Erabilera

Zurak ez dauzka aplikaziorik. Medikuntza herrikoian, erroak egosita lortutako ura erabiltzen da aftak eta urdaileko minak sendatzeko. Orri eta lore egosiak purgatzat erabiltzen dira.

Ugalketa

Ugalketarako sarritan altsumak eta aldaxkak erabiltzen dira, hareazko substratuan hobeto, uztaila edo abuztuan, kanpoan aire librean. Hurrengo urtean mintegira aldatzen dira  lur heze-hondartsuan, hurrengo negura arte, eta orduan behin betiko tokira eramaten da. Haziak landatu ahal dira udaberrian, baina berotegian landatzen badira, udazkenean egin ahal izango da.

Ondo onartzen ditu inausketak. Adarrak errazak dira txertatzeko (txerto naturalak ere gertatzen dira), lorezainek hori aprobetxatu dute adaburuei forma desberdinak emateko.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Flora, The Gardeners Bible, ABC Publishing, Ultimo, NSW, Australia, 2005

Bibliografia

  1. (Gaztelaniaz) Biota Rioplatense IV Árboles Urbanos, L.O.L.A., 1999
  2. (Frantsesez) AFPD, 2008. African Flowering Plants Database - Base de Donnees des Plantes a Fleurs D'Afrique.
  3. (Gaztelaniaz) CONABIO, 2009. Catálogo taxonómico de especies de México. Cap. nat. México 1.
  4. (Gaztelaniaz) e Correa A., M. D., C. Galdames & M. S. de Stapf 2004. Catálogo de las Plantas Vasculares de Panamá. Cat. Pl. Vasc. Panamá 1.
  5. (Ingelesez) Davidse, G., M. Sousa Sánchez, S. Knapp & F. Chiang Cabrera 2009. Cucurbitaceae a Polemoniaceae. Fl. Mesoamer. 4(1): 1-855.
  6. (Ingelesez) Flora of China Editorial Committee, 2007. Fl. China Vol. 13.
  7. (Gaztelaniaz) Hokche, O., P.E. Berry & O. Huber 2008. Nuev. Cat. Fl. Vas. Venezuela 1–860.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.