Indila

Adila Sedraia, ezizenez Indila (Paris, 1984ko ekainaren 26a), frantziar kantautore, abeslari eta musikari bat da[1]. 2013an "Dernière danse" singlea atera zuen eta hurrengo urtean orain arteko disko bakarra, Mini World, eta arrakasta handia izan zuen.

Indila

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdila Sedraïa
JaiotzaParis, 1984ko ekainaren 26a (39 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria eta kantugilea
Izengoitia(k)Indila
Genero artistikoaRaïa
rhythm and bluesa
pop musika
folk-pop (en) Itzuli
Ahots motaС (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaCapitol Music France (en) Itzuli

IMDB: nm6535177 Facebook: IndilaOfficiel Twitter: Indila Youtube: UCX4EBb-NmxyntI0mQAErHvQ Spotify: 0FEJqmeLRzsXj8hgcZaAyB iTunes: 365001429 Musicbrainz: eee14992-d2ab-4c46-b1e2-51080504ba50 Discogs: 28175 Allmusic: mn0002613926 Deezer: 4437965 Edit the value on Wikidata

Biografia

Parisen jaio zen arbaso aljeriarrak, egiptoarrak, indiarrak eta kanbodiarrak zituen familia batean[1].

Hastapenak: Rap kolaborazioak

Indila 2009an hasi zen musika munduan. Hasieran Frantziako rap musikarien bideotan kolaborazioak egin zituen; Vitaa, L'Algerino, Rohff, Soprano, Admiral T, Nessbeal, DJ Abdel, Axel Tony...[2] Arrakasta handiena Sopranoren "Hiro" abestiarekin lortu zuen, Frantziako zerrendetan 26. postura eta Belgikakoetan 27. postura iritsi baitzen 2010ean[3]. 2012an Axel Tonyrekin batera "Avec toi" abestia konposatu zuen eta zerrendetan 7. postura iritsi zen[4].

2013-14: Arrakasta

2013ko azaroan aurreneko singlea kaleratu zuen, "Dernière Danse" izenekoa ("azken dantza"). 2014ko urtarrilaren 18an 2. postura iristi zen eta bi hilabete egin zituen bertan[5]. 2015eko apirilerarte iraun zuen Top200-ean, 77 aste hain zuzen ere. Frantziatik kanpora iTunes plataforman lehen postua eskuratu zuen Grezian eta Errumanian eta bigarrena Turkian[6]. Musika bideoa 2013ko abenduaren 4an atera zen eta 2021ko urtarrilean dagoeneko 700 milioi ikustalditik gora izan zituen.

2014ko otsailean diskoa Mini World atera zuen. "Dernière Danse" single arrakastatsuaz gain beste bi ere atera zituen, "Tourner dans le vide" eta "S.O.S."[7]. "S.O.S." zortzigarren postura iristi zen. Diskoa atera eta lehen asteko salduena izan zen Frantzian. 2014ko azaroan diskoa berrargitaratu zen hiru abestiren bertsio gehigarriekin, "Tourner dans le vide" eta "Love Story" orkestrarekin lagunduak eta "S.O.S." abestiaren berstio akustikoa. 2014ko diskoen artean Frantzian gehien saldu zen hirugarrena izan zen, Polonian salduena eta Belgikan bigarrena. 2014ko MTV Europe Music Awards sarietan Urteko Artista Frantziar onenaren saria eskuratu zuen[8] eta Victoires de la Musique sarietan Urteko diskorik onenaren saria jaso zuen. 2015ean European Border Breakers Award saria jaso zuten hamar artisten artean egon zen[9].

Hurrengo urteak

Hurrego urteetan ez du disko berririk atera, baina kolaborazioak egin ditu rap musikariekin. 2015ean "Garde l'équilibre" (H. Magnum) eta 2020an "Carrousel" (Amir Haddad).

2019an "Parle à ta tête" singlea atera zuen eta Frantziako zerrendetan 2. postuan kokatu zen[10].

Diskografia

Estudio diskoak

  • Mini World (2014)

Singleak

  • "Dernière Danse" (2013)
  • "Tourner dans le vide" (2014)
  • "S.O.S." (2014)
  • "Parle à ta tête" (2019)

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) à 05h00, Par ÉRIC BUREAU Le 27 janvier 2014. (2014-01-27). «VIDEO. Indila : le tube surprise de l’hiver» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  2. «Focus : Indila, qui est la révélation musicale de l'année  web.archive.org 2017-11-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  3. «lescharts.com - Soprano - Hiro» lescharts.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  4. «lescharts.com - Axel Tony feat. Tunisiano - Avec toi» lescharts.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  5. «lescharts.com - Les charts français» lescharts.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  6. «Le succès international d'Indila ! - Contact FM» www.mycontact.fr (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  7. (Gaztelaniaz) Indila – Mini World (2014, CD). (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  8. «Indila – Timeline featuring albums and other highlights from her career and personal life.» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  9. «The winners - EBBA, European Border Breakers Awards, the awards for best European new music» web.archive.org 2017-08-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  10. «Clip "Parle à ta tête" : Indila traverse Paris pour son grand retour» chartsinfrance.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.