Indigirka
Indigirka[1] (errusieraz: Индиги́рка; sakheraz: Индигиир) ipar-ekialdeko Siberiako ibaia, Errusiako Sakhako Errepublika zeharkatzen duena. 1.726 km luze da eta 360.400 km²-ko arroa dauka.
Indigirka Индигиир | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.726 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 70°49′N 148°54′E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako errepublikak | Jakutia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 360.000 km² |
Ur-emaria | 1.570 m³/s |
Bokalea () | Ekialdeko Siberiako itsasoa |
Geografia
Oimiakonen sortu, iparralderantz jo eta Txerski mendiak zeharkatzen ditu. Ekialdeko Siberiako itsasora isurtzen da. Ontziz ibiltzeko aukera ematen du ekainetik irailera[2].
Hidrometria
Indigirkaren emaria 1936-1998 bitartean neurtua izan da Vorontsovon (itsasoratu baino 350 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 305.000 km² ditu, arro osoaren % 85. Emari handiena ekainean du (5.707 m³/s), izotz urtzearen ostean, eta txikiena apirilean (9,1 m³/s). Urritik maiatzera edo ekainera arte izozturik egoten da.
Indigirkaren batez besteko emariak (m³/s), Vorontsovon neurtuak
Datuak: 1936 eta 1998 artean
Ibaiadar nagusiak
- Kuydusun ibaia
- Kyuente ibaia
- Elgi ibaia
- Nera ibaia
- Moma ibaia
- Badyarikha ibaia
- Selennjakh ibaia
- Ujandina
Erreferentziak
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-07-02).
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Indigirka Vorontsovon