Indianoaren etxetzarra
26. zenbakidun baserria edo «Indianoaren etxetzarra» Aiarako Lanteno herriko De la Mota auzoan dagoen baserria da.
Indianoaren etxetzarra | |
Kokalekua | |
Lurraldea | Araba |
Eskualdea | Aiaraldea |
Udalerria | Aiara |
Auzoa | Lanteno, De la Mota |
Indianoaren etxetzarra Indianoaren etxetzarra (Araba) | |
Ezaugarriak | |
Garaia | XVIII. mendea |
Estiloa | Barroko |
Oinplanoa | laukizuzen |
Katalogatua | |
Eusko Jaurlaritza | 1998ko uztailaren 17a |
1998ko uztailaren 17an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Ezaugarriak
Eraikuntza hau tipologia ikuspegitik XVIII. mendeko bigarren erdialdeko garaiarekin lotzen da, aldi barrokoan nekazal etxebizitza alorrean egindako arkitekturarekin. Laukizuzeneko oina eta bolumen tinkoa, lau uretako estalkiz ornitua, harlangaitzez eginikoa da izkinea eta bano inguruak harlanduzkoak izanik. Altuerari dagokionean hiru oin eta estalkipea aurkezten ditu bere fatxada nagusia hegoalderantz bideratuz.
Beheko, lehen solairu eta estalkipean hiru bano ardatz aurkezten ditu eta lau bigarren solairuan. Era honetako eraikin barrokoetan ohizko ezaugarriak jarraituz, fatxadaren konposaketa sarrerak, lehen solairuko balkoi eta ganbarako banoak osatutako erdiguneko ardatzak hartzen duen garrantzian oinarritzen da, garrantzi hau bigarren solairuko armarri ederrak agerian utziz. Elementuen kokapena simetrikoa da, fatxada nagusiaren kanpoaldeko ardatzetan sei bano berdin izanik oso erregularki finkatuta eta ganbararen kanpoaldeko bi leiho txikien lerrokadura berdinean, bigarren solairuan beste bi ardatz gehiagorekin armarriaren albo bietan kokatutako balkoi leihoak izanik hark erakutsitako simetria nabarieraziz eta eraikuntzaren konposaketa irudia osatuz.
Alboko eta atzeko fatxadek hiru bano ardatzez osatutako konposaketa erakusten dute eta eraikuntza osoaren solairukako zatiketa agerian uzten duten platabandak daude.
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |