Indiano

Indiano edo amerikano Ameriketara joandako euskal herritarra da, bereziki berriro Euskal Herrira aberasturik etorritakoa.[1] Espainian ere gertakaria ohikoa zen, eta, batzuetan, haien ondorengoek ere izena jarauntsi zuten, batzuek gizartearen mirespenez eta bestek gizartearen mespretxuz.

Santoñako Marqués de Manzanedoren jauregia. Indiano etxe tipikoa.

Espainiako Urrezko Mendean indianoarena literatura-topiko bilakatu zen baina, bere une gorena XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran ailegatu zen, noiz askotan herriko jauntxo bihurtu ziren.[2] Garai hartan, Euskal Herriko eta Espainiako gazte askok, txirotasunak bultzatuak, Brasil, Kuba, Argentina, Uruguai, Venezuela edo Mexikora emigratu zuten. Batzuk pobrezia besterik ez zuten topatu baina bazeuden dirutza egin eta itzultzeko gai zirenak. Itzultzerakoan, askok noblezia titulu lortu eta jauregiak eraiki zituzten, indiano-etxeak izenekoak.[3]

Indianoak Euskal Herrian

Historikoki, euskal emigrazioa batez ere baserritarrez bete zen. XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran, industrializazioa zela eta, hiri-eremuetarainoko emigrazio izateaz gain, Ameriketarako emigrazioa ere eutsi eta baita handitu zen.

Itzultzea lortu zuten indianoen artean hona hemen adibide batzuk:

  • Romualdo Txabarri de la Herrera (1819-1899)
  • Pío Bermejillo Ibarra (1820-1883)
  • José Altuna Sagastibeltza
  • Ramón Erratzu
  • Miguel Sainz Indo (1823-1876)
  • José Javier Uribarren Markue-Erkiaga (1791-1861) eta María Jesús Agirrebengoa (1811-1857) senar-emazteak
  • Martin Mendia Conde (1841-1924),[4]
  • Pascual Abaroa Uribarren (1825-1890)
  • Paulino de la Sota Ortiz (1831-1927)
  • Vivanco Anaiak (1885-1951)
  • Antonio eta Rafael Amabizkar (1873-1952)
  • Antonio Llaguno (1.874-1.958)
  • José María Quintana (1.871-1.944)
  • Gregorio del Castillo Garna[5]
  • Jose Aretxabala[6][7]
  • Juan Zabala
  • Pedro Juan Zulueta[8]

Indiano-etxe ospetsu batzuk egin zituzten. Hona hemen:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.