Panthera pardus fusca
Indiako lehoinabarra (Panthera pardus fusca) Indiako azpikontinentean bizi den lehoinabar azpiespeziea da. Azpiespezie hau Txina, Bangladesh, Bhutan, Nepal eta Pakistango hainbat gunetan zehar barreiatuta dago. Gaur egun, Indian lehoinabar azpiespezie honen 7.000-10.000 ale inguru zenbatu dira, eta beraz, nahiko hedatua eta kopuru osasuntsuaz gozatzen duen lehoinabarra da.
Panthera pardus fusca | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Panthera |
Espeziea | Panthera pardus |
Azpiespeziea | Panthera pardus fusca (Meyer), 1794
|
Banaketa mapa | |
Indiako lehoinabarraren barruan bi azpiespezie berri sailkatu berri dira, aurretik Persiako lehoinabarraren azpiespezie kontsideratzen zirelarik. Horiek Panthera pardus millardi eta Panthera pardus pernigra dira.
Erreferentziak
- Cat Specialist Group (2002). Panthera pardus. Mehatxaturiko espezieen zerrenda gorria (IUCN). IUCN 2006 (ingelesez).
- [1] Indiako lehoinabarraren kopuruaren estimazioa, Maiatzak 2010 (ingelesez)