Indiako geografia

Indiako geografia munduko anitzenetakoa da.

Indiaren sateliteko irudia
Mapa fisikoa.
Mapa klimatologikoa.
Indiako mendikateen mapa.
Indiako ibai nagusien mapa.
Indiako batez besteko tenperatuta (ÂșC).
Eskualde geologikoak.

Orografia

Lau zatitan dago banatua India: Himalaia mendiak, Omango golkotik Bengalakora iristen den alubioi lurraldea, Dekkan goi-ordokia, eta mendebaleko basamortua.

Himalaia munduko mendikate garaiena da, 2.400 km luze da. Himalaian 6.000 m-tik gorako gailur asko daude. Gailur horietan urte osoan dago elurra, eta Indiako ibai garrantzitsuenak bertan eratzen dira. Gailur garrantzitsuenak: Kangchenjunga (8.598 m), Nanda Devi (7817 m), Kamet (7755 m) eta Kangto (7089 m).

Himalaiaren hegoaldean eta Dekkan goi-ordokiaren iparraldean alubioi lurraldea dago; Ganges, Indo eta Brahmaputra ibaien arroek osatzen dutena. Lautada honetan biztanleriaren gehiena bizi da, bertako lurrak emankorrak baitira; lurralde horretan eurite ugari izaten da.

Fajasthan estatuaren erdia basamortuak betetzen du. Lurralde hori ere laua da; lehorra da oso, ez du ia euririk egiten. Dekkango goi-ordokiaren iparraldean Vindhya mendiak daude eta hegoaldean Komorin lurmuturra. Dekkanen mendebalean mendebaleko Ghates mendiak daude, eta ekialdean, ekialdeko Gathes mendiak. Mendi horietan gelditzen da montzoiek emandako ur gehiena, horregatik Dekkango barnealdea lehorra da.

Hidrografia

Indiako ibai nagusiak Indo, Ganges eta Brahmaputra dira; horietaik Ganges da garrantzitsuena. Ibai horietara Himalaiako mendietako elurra joaten da. Gangesen eta Brahmaputraren deltak munduko handienak dira. Dekkan lurraldean sortzen diren ibai gehienak Bengalako golkoan isurtzen dira (Godavari, Krishna, Mahanadi). Ibai horiek lautadako ibaiak dira.

Klima

Tropikala da klima. Negu lehorraren ondoren bero lehorreko urtaroa dator, martxotik maiatzerakoa. Baina aldaketak handiak izante dira: urte lehor baten ondoren eurite handiko urtea izan daiteke. Euriaren urtaroa ekainitik irailera izaten da. Itsasbazterreko lurraldeetan eta mendialdean euri asko egiten du: mendebaleko Dekkanen, Bengalan, Assamen eta Himalaiako hegoaldeko mendietan. Dekkango ekialdeko itsasbazterretan urritik abendurarte zikloi tropikalak izaten dira.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.