India Martínez

Jenifer Yésica Martínez Fernández, (Kordoba, Andaluzia, 1985eko urriaren 13a) ezagunagoa India Martínez izen artistikoarekin, flamenko eta pop estiloko abeslari espainiarra da. Bere izena 17 urterekin izan zuen lehen managerrak eman zion bere arrazazko fakzio eta gustu musikalengatik. 5 urte zituela Kordobako Nieves Camachoren eskutik jaso zituen dantza klaseen bidez izan zuen flamenkoarekin bere lehen harremana. 11 urterekin bere gurasoekin Roquetas de Marrera (Almería) joan zen bizitzera, eta urtebete geroago abesten hasi zenean La Niña del Puerto deitura jarri zioten.

India Martínez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJennifer Jessica Martínez Fernández
JaiotzaKordoba, 1985eko urriaren 13a (38 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
perkusio instrumentua
pianoa

indiamartinez.es
IMDB: nm3069267 Facebook: indiamartinezoficial Twitter: indiamartinez Instagram: india_martinez_oficial Youtube: UCvreNnNOT1RNP9bvFRaGofg TikTok: indiamartinezoficial Spotify: 6FOpWOxsjQxKEbLiJpU1xV iTunes: 441917154 Musicbrainz: 184e8821-3675-4d8a-afd3-6089f3fe2b80 Songkick: 5212773 Discogs: 2662756 Allmusic: mn0002130724 Edit the value on Wikidata

Jarduera profesionala

Lehen urteak

Bere lehen emanaldia 1998an izan zen Veo-Veo telebistan programan, Teresa Rabalek aurkeztua, eta bertan finalistetako bat izan zen. 2000. urtean sari bat lortu zuen finalista gisa eta Gazte Promesaren Sari Berezia lehiaketa lokal batean. 2001. urtean, taranto eta taranta lehiaketa batean parte hartu zuen eta I Certamen de Flamenco Entre Quejíos y Pitas San Josen (Almería), emanaldi onenaren saria eta publikoaren sari berezia lortu zituen. Azken lehiaketa horretan beka bat ere irabazi zuen, Cristina Heeren Fundazioak eskainia Sevillan flamenkoa ikasteko. Hurrengo urtean, Flamenco Peñas de Almeriaren IV. Topaketan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen Roquetas de Mar-ko Playadulce hotelean, Triana Pura taldearekin batera.

2003an La Voz del Sur taldearekin kontratua sinatu zuen eta 2004an Azulejos de Lunares lehen diskoa kaleratu zuen. Lehenengo album honek José María Cortinaren bolero eta tango klasikoen hainbat musika-aldaketekin osatutako emanaldiak izan zituen.

2009-2016

2009an Latino Grammy sarietarako izendatu zuten artista berri onenaren kategorian. Cadena Dialen hiru sari irabazi zituen, lehena 2011n Trece Verdades bere albumagatik, bigarrena 2013an, eta hirugarrena 2017an Te Cuento Un Secretogatik. 2015ean, Daniel Monzonek zuzendutako El Niño filmeko abestirik onenaren Goya irabazi zuen.

David Bisbal, Paulo Gonzo, Pitingo, Pablo Alborán, Sin Bandera, Vanesa Martín edo La Oreja De Van Gogh bezalako artistekin lankidetzan aritu da, besteak beste. 2017ko otsailaren 28an Andaluziako Domina eman zioten.

2009an bere bigarren albuma atera zuen, Despertar. Bertan flamenkoaren atal guztiak batu eta fusionatu zituen eta horri esker, urte bereko Latino Grammy Sarietan artista berri onenaren hautagaitza lortu zuen. Album honetan abeslariak hildako aitona gogoratzen du eta omenaldia egiten dio: aitonaren oroimenak bere bigarren albumeko bi kantatan entzun daitezke; zehazki, abeslariak Antonio Molinaren Adios a España bertsionatu du oso atsegin zuelako eta La voz de un Marineron izendatu egiten du. Disko hau Produkzio Onenerako ere izendatu zuten.

2011n hirugarren diskoa Trece Verdades argitaratu zuen: Vencer el amor abestiarekin, disko berri honetako lehenengo singlearekin Indian Martinezek eragin sakona eragin zuen. 90 minutos abestia ere aipagarria da, eragin handia izan zuen musika eta bideoaren laguntzaz. Izan ere, abesti hauei esker lortu zuen Urrezko Diskoa. Urtebete geroago, 2012an, Luis Fonsi edo Camila artista ezagunen abestien bertsio propioak ditu Otras Verdades diskoak.

Azken hau platinozko disko gisa ere aitortu da eta Latino Grammyetan ere izendatu zuten ahots tradizionalaren pop album onenaren kategorian. 2013an Camino de la Buena Suerte diskoa atera zuen, berriro ere urrezko diskoa izatea lortu duena. 2014an, bere azken kaleraketak, Dual (platinozko diskoa), estatu mailako eta nazioarteko artistekin duetoak bildu zituen: David Bisbal Olvidé Respirarekin, Enrique Iglesias Locorekin edo Abel Pintos Corazón Hambientorekin.

2014an bere karrerako kontzertu garrantzitsuenetako bat ospatu zen Madrilgo Palacio de los Deportesen eta bere seigarren bira hasi zuen Dual diskoa sustatzeko. 2016an bere zazpigarren diskoa kaleratu zuen Te Cuento un Secreto izenekoa, Espainiako salmenten 1. postuan kokatu zena bere lehen astean. Disko honetan lankidetza berria egiten du Prince Royce abeslariarekin, Gris kantatuz.

Beste batzuk

2020ko otsailean La Resistencia izeneko saioan gonbidatua izan zen ta bertan azaldu zuen nola bere izena txarto idatzita zegoen. Izatez, berak "Jennifer Jesica" izan beharko luke, bi n-ez eta J-rekin; baina akats batengatik ez zuten honela inskribatu.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.