Index Librorum Prohibitorum
Index librorum prohibitorum et expurgatorum edo Index expurgatorius (euskaraz: Debekatutako Liburuen Aurkibidea), Eliza Katolikoak federako kaltegarritzat jo zituen argitalpenen zerrenda da. Gainera, liburuaren lehenengo partean, Elizak liburuak zentsuratzeko erabili behar zituen irizpideak ere ezarrita zeuden.

1966. urtean debekatu zuten liburu gehiago zentsuratzea, Paulo VI.a aita santuaren agindupean. Azkenengo argitalpena 1948. urtekoa izan zen, baina 1961. urtera arte zerrenda handitzen jarraitu zuten.
Index-a Eliza Katolikoaren Inkisizioak sortu zuen, 1559. urtean. Besteak beste, euren lan guztiak debekatuta zeuden egileen izenak zeuden zerrendan; edo egile batzuen jakineko lanen bat, edo anonimoenak; nahiz ezabatu edo ebaki beharreko liburuen kapitulu, orrialde edo lerroak. Lan hori liburuzainena zen nagusiki, irakurleen esku utzi baino lehen egin beharrekoa.
Debekatutako egile nahiz lan aipagarri batzuk
Egileak
- Erasmo Rotterdamgoa (1500)
- François Rabelais
- Giordano Bruno
- René Descartes (1633)
- Thomas Hobbes (1649-1703)
- David Hume (1761-1872)
- Denis Diderot
- Honoré de Balzac
- Émile Zola (1894-1898)
- Anatole France (1922)
- Henri Bergson (1914)
- Benedetto Croce
- Maurice Maeterlinck
- André Gide (1952)
- Jean-Paul Sartre (1959)
Liburuak
- De revolutionibus orbium coelestium, Nikolas Koperniko (1616)
- In Job Commentaria, Diego de Zuñiga (1616)
- Saiakerak, Michel de Montaigne (1676)
- The arrangment, Francis Bacon (1668)
- Liburu filosofikoak, René Descartes (1663)
- Pensées, avec les notes de Voltaire, Blaise Pascal (1789)
- Pamela, or Virtue Rewarded, Samuel Richardson (1740)
- Du contract social eta Émile ou De l'éducation, Jean-Jacques Rousseau
- Arrazoimen hutsaren kritika, Immanuel Kant (1827)
- De l'Allemagne, Heine (1836)
- Cours de philosophie positive, Auguste Comte (1864)
- Les misérables eta Notre-Dame de Paris, Victor Hugo (1834-1869)
- Larousse entziklopedia, Pierre Athanase Larousse
- Madame Bovary, Gustave Flaubert (1864)
- Lazarillo de Tormes, anonimoa.