Indar fisiko
Indar fisikoa edo kemena giharrak erabiliz objektuei indarra eragiteko ahalmena da.
Pertsona baten indar fisikoa bi faktorek zehazten dute: gihar-zuntzen sekzioaren azalera indarra sortzeko eta hauen uzkurduraren intentsitatea. I motako miozito gehiago dituztenek erlatiboki ahulagoak izan dira II motako proportzio handiagoa dutenek baino, baina iraupen handiagoko esfortzuak egiteko gaitasuna izango dute. Garrantzitsua da, beraz, ondare genetikoa, baina entrenamenduarekin egoera hau hobetzeko aukera dago.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.