Tenperaturaren alderantzikatze

Meteorologian, alderantzikatzea, tenperaturaren alderantzikatzea edo tenperaturaren inbertsioa eguratsari dagokion garaierarekiko tenperatura-balioa aldatzea da. Eskuarki, aire-tenperaturak behera egiten du garaiera areagotu ahala. Tenperaturaren alderantzikatze batean, berriz, aire-geruza beroago bat aire-geruza hotzago baten gainean kokatzen da, aipaturiko ohiko profila alderantzikatuz.[1] Tenperaturaren alderantzikatze batek kutsadura harrapatu ohi du, smogaren kasuan, lurzorutik gertu, konbekzio-indarren eraginak deuseztatzen dituen heinean.[2]

Legaireko Parke Megalitikotik (Araba), Gorbeia mendia atzealdean. Irudian agertzen denez, tenperaturaren alderantzikatzeak hodeiak garaiera berean metatzen ditu, hodei-itsaso deritzona.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Service, NOAA's National Weather. «Glossary - NOAA's National Weather Service» w1.weather.gov (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  2. (Ingelesez) «Temperature inversion traps pollution at ground level» European Environment Agency (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.