Inazio Larrañaga
Inazio Gregorio Larrañaga Lasa (Aldaba, Tolosa, 1892ko urriaren 3a - Hondarribia, 1975eko otsailaren 19a) gipuzkoar idazlea izan zen.
Inazio Larrañaga | |||
---|---|---|---|
1950eko ekainaren 25a - Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Pingliang (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Aldaba (Tolosa), 1892ko urriaren 3a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Hondarribia, 1975eko otsailaren 19a (82 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena |
Altsasun eta Zangozan egin zituen apaiz ikasketak, kaputxinoen ordenan. Iruñean apaiztu zen 1919an. Lekarozen bederatzi urte irakasle egon ondoren, 1927an, Txinara joan zen misiolari. Pingliangeko elizbarrutian zela, 1950ko ekainaren 25ean[1], hango gotzain izendatu zuten. 1953an, Txinako gobernuak handik egotzi eta Euskal Herrira itzuli behar izan zuen. Hondarribiko abade-etxean bizi izan zen harrezkero.
Txinan zela, Txina´tik Kronikak eman zuen argitara Zeruko Argia aldizkarian. 1957an Euskaltzain urgazle izendatu zuten. Pan-pin haurrentzako aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen 1960ean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.