Inazio Uria

Inazio (edo Inaxio) Uria Mendizabal (Azpeitia, Gipuzkoa, 1938ko urtarrilaren 4a2008ko abenduaren 3a) enpresaburua zen; bere bi anaiekin batera, Altuna y Uria eraikuntza enpresaren jabea. ETAk hil zuen, 2008ko abenduaren 3an.

Inazio Uria
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgnacio Uría Mendizábal, Inaxio Uria Mendizabal
JaiotzaAzpeitia, 1938ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAzpeitia, 2008ko abenduaren 3a (70 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Bizitza

Inazio Uria igeltsero lanetan hasi zen, aita Alejandrorekin ikasi zuen lanbidean, alegia. Alejandroren eta Altuna sendiaren artean, eraikuntza enpresa txiki bat sortu zuten, eta, pixkanaka, arrakasta lortu zuen Gipuzkoan.

Altuna y Uría enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzia hiriburuak lotuko zituen Euskal Y-aren trazaketaren zati bat egiteko kontzesioa lortu zuen, eta, hori zela-eta, 2007an, enpresak ETAren mehatxua eta sabotajea jasan zuen. Uria enpresa horretako goi kargua zen.

Hilketa

2008ko abenduaren 3an, ETAk erail zuen, Loiolako (Azpeitia) Kiruri jatetxeko aparkalekuan, buruan bi tiro eginda.[1] 2009ko martxoan, Ertzaintzak Beñat Aginagalderi egotzi zion Inazioren hilketa, bai eta PSOEko zinegotzi Isaías Carrascorena ere.[2]

Hilketaren ondoren tentsio une gogorrak bizi ziren Azpeitiako udaletxean. Ezker abertzaleak ez zuen Uriaren hilketa gaitzetsi. Horren ondorioz, EAk Azpeitian ezker abertzalearekin zuen udal akordioa hautsi zuen abenduaren 3an.

Hurrengo egunean, abenduaren 4an, Aralarrek berdina egin zuen. Aralarren esanetan, "bizitzarako eskubidea beste edozein gauzaren gainetik" zegoen.

Ondoren, oposizioko taldeek zentsura mozioa aurkeztu zuten ezker abertzalearen kontra, eta EAJk Azpeitiako alkatetza berreskuratu zuen, izan ere hauteskundetan alderdi bozkatuena izatetik zetorren.

Kanpo estekak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.