Inés Unzaga
Inés Unzaga Agirre (Galdames, Bizkaia, 1966) bizkaitar kazetari eta politikaria da.
Inés Unzaga | |||||
---|---|---|---|---|---|
2019 -
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Inés Unzaga Aguirre | ||||
Jaiotza | Galdames, 1966 (57/58 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Bizilekua | Sodupe | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria eta politikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | El Correo | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Podemos Euskadi | ||||
2019. urtetik Gueñesko Udaleko zinegotzia da eta 2020. urtetik Podemos-IU-Equo Udal Taldeko bozeramalea Gueñesko Udalean.[1][2][3]
Horrez gain, Podemos Enkarterriko idazkari nagusia da. Era berean, Podemos Euskadiko Herritar Kontseiluko kide ere bada.[1]
Bizitza
Galdamesen jaio zen 1966. urtean. Informazio zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). El Correo egunkarian lan egin zuen urte asko kazetari moduan.
2019eko udal hauteskundeetan (Podemos-Ahal Dugu Gueñes - IU - Equo Berdeak koalizio moduan), hauteskunde-zerrendetan hautagaia izan zen, Javier Fernández alkategai zelarik. Gueñeseko Udaleko zinegotzi bihurtu zen. 2021ean Javier Fernándezek alderdia utzi zuen eta Unzagak bozeramale kargua hartu zuen.
2023ko udal hauteskundeetan Gueñeseko alkategaia eta zerrendaburua izan zen.[1] Gueñeseko Udaleko zinegotzi bihurtu zen berriro ere eta bozeramale karguan errepikatu zuen.
Horrez gain, 2023ko foru-hauteskudeetan Bizkaiko Batzar Nagusietarako batzarkidegaia ere izan zen, Enkarterriak hauteskunde-barrutitik, Richar Vaquero zerrendaburu izanik.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Castresana, E.. (2023-01-17). «Inés Unzaga, candidata de Podemos en Güeñes» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
- (Gaztelaniaz) «Inés Unzaga, elegida como candidata de Podemos/Ahal Dugu a la alcaldía de Güeñes (Bizkaia)» Europa Press Fotos (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
- (Gaztelaniaz) Martínez, Diana. (2023-05-15). ««Hay que gestionar con sentido común, sin obras faraónicas en Güeñes»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |