Inés Jacob Taquet
Ines Jacob Taquet Deustuko Unibertsitateko informatikari, irakasle eta doktorea da. Ingeniaritza Fakultateko dekanoa izan zen 2010tik 2016ra bitarte eta lehenago dekanordea 2006tik. "Programatzeko metodologia eta lengoaiak" eta "Programazioa" ikasgaiak irakasten ditu Bilboko campusean. [1]
Inés Jacob Taquet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Informatika lizentziatura ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta gero 1990-91 ikasturtean Robotika eta Automatizazio Industriala masterra egin zuen UPV/EHUn. 1991an bertan hasi zen irakasle lanetan Deustuko Unibertsitatean.[2]
Sariak
- 1991: Unibertsitateko Ikasketa-Bukaerako Sari Nazionala. Ministerio de Educación y Ciencia.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Grados | Deusto» socialesyhumanas.deusto.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- «CURRICULUM VITAE Inés Jacob Taquet enero PDF» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.