Inés Echeverría

Inés Echeverría Bello edo Inés Echeverría de Larraín (Santiago, 1868ko abenduaren 22a - 1949ko urtarrilaren 13a) eleberrigile, saiogile eta kazetari txiletarra izan zen, aktibo 1904tik bere heriotzara arte.

Inés Echeverría

Bizitza
JaiotzaSantiago, 1868ko abenduaren 22a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago, 1949ko urtarrilaren 13a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Abangoardiako Espiritualismoaren irudi adierazgarriena izan zen, eta bere garaiko Feminismo Aristokratikoko emakume nagusietakoa izan zen.

Biografia

Goi-mailako familia batean jaio zen. Andrés Bello birbiloba izan zen, eta Félix Echeverría eta Valdésen eta haren emazte Inés Bello eta Reyesen alaba bakarra izan zen.

Rebeca Matte Belloren lengusina zen, eta Vicente Echeverría Larraínaren erdi-arreba, kazetari eta diplomatikoa. Eliodoro Ydoro Yañezen eta Arturo Alessandriren lagun mina ere izan zen. Haiekin lanean aritu zen 1910eko hamarkadaz geroztik.

Echeverría familiaren izaera kontserbadore eta katolikoagatik, etxe-andereñoen bitartez Ines antzinako usadioan hezi zuten: erlijioa, musika, bordatua, frantsesa eta ingelesa.

1892ko apirilaren 10ean Joaquín Larraín alkatearekin ezkondu zen. Inesen aitaren etxean kokatu ziren, eta lau alaba izan zituzten: Rebeca, Iris, Luz eta Inesita.

Ibilbide literarioa

Inés Echeverría Bello irultzailea izan zen bere gizarte-klaseko konbentzio kontserbadoreen aurrean, emakumearen rolari dagokionez.

1904an argitaratu zuen bere lehen liburua: Hacia el Oriente era ezezagunean. Gero Iris ezizena erabili zuen, baina Inés Bello eta Rainbow ere erabili zituen.

Bere izenarekin argitaratuko zuen lan bakarra Por él izan zen, Roberto Barceló, alabaren senarrak, emaztearen hiltzailea izanaren tragediaren aurrekari guztien testigantza ematen duen liburua. Liburua, aldi berean, justizia lortzeko alegatu bat da: Roberto Barceló fusilatu egin zuten.

1905ean, Europara eta Lurralde Santura bidaia luze bat egin ondoren, eta laugarren eta azken alaba jaio eta lehen liburua argitaratu ondoren, garai hartako elite intelektualak parte hatzen zuten literatura-solasaldiak hasi zituen etxean, besteak beste, Augusto D'Halmar, Luis Orrego Luco, Hernán Díaz Arrieta (Alone), Joaquín Edwards Bello, Mariano Latorre, Luis Arrieta Cañas, Mariana Cox Méndez (Shade), Fernando Santiván, Teresa Prats eta Vera Zouroff, adibidez.

1910ean, eduki kritikoagatik giroari buruzko lau liburu argitaratu zituen: Perfiles Vagos, Tierra Virgen, Emoidades Teatrales eta Hoja Cae.

1922an, Txileko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko lehen emakume akademikoan bihurtu zen.

Autore batzuen ustez, bere lana feminismo aristokratikoaren barruan sar daiteke.

Guztira, 18 liburu eta ehunka artikulu argitaratu zituen egunkarietan, hala nola La Nación eta El Merkurio, eta Zig-Zag eta La Familia aldizkarietan, besteak beste.

Feminismoa eta parte-hartze politikoa

1915ean, Inés Echeverría Bellok Irakurketa Klubaren sorreraren parte izan zen, eta 1916an, Emakumeen Klubaren parte. Bi instantzia horietan, santiaguina burgesiako aristokraziako emakumeek beren eztabaida intelektual eta politikoak garatu ahal zituzten, eta hartatik, XX. mendearen hasieran mugimendu feminista sortu zen. Emakume horiek, era berean, harreman estua izan zuten abangoardiako gazteekin, interes artistiko, politiko eta sozialak zituzten unibertsitateko ikasle gazteekin, eta, oro har, Alessandriren 1920ko hautagaitzaren alde egin zuten.

Inés Echeverríak hautagaitza populista horretan parte hartu izana eta uneko gizarte- eta adimen-eferbeszentzia guztia bere memorietan azaldu zituenak, hil ondoren, 2005ean bere bilobak argitaratu zituenak.

Lanak

  • Hacia el Oriente, Zig-Zag,
  • Emociones teatrales, Santiago: Barcelona Imprenta , 1910.
  • Hojas caídas. Santiago: Unibertsitate Imprenta, 1910.
  • Entre deux mondes. París: Bernard Grasset, editeur, 1914.
  • La Hora de queda. Santiago: Unibertsitate Imprenta, 1918. (eleberri motza)
  • Cuando mi tierra nació. Santiago: Nascimento, 1930. (historia eleberria)
  • Nuestra raza: a la memoria de Andrés Bello: su 4ª generación. Santiago: Universitaria, 1930.
  • Alessandri: evocaciones y resonancias. Santiago: Empresa Letras, 1932?.
  • Por él. Santiago: Imprenta Universitaria, 1934.
  • Entre dos siglos. Santiago: Eds. Ercilla, 1937.
  • Cuando mi tierra era niña. Santiago: Nascimento, 1942. 2v. (historia eleberria)
  • Cuando mi tierra fue moza. Santiago: Nascimento, 1943-46. 3v. (novela histórica)
  • Au-delà-- : poème de la douleur et de la mort: fragments d'un journal de la mort. Santiago: La Sudamericana Imprenta , 1948
  • Fue el enviado: no lo olvidemos. Santiago: Nascimento, 1950 (hilondokoa)
  • Memorias de Iris. 1899-1925. Santiago: Aguilar, 2005. (frantsesaren itzulera)

Erreferentziak

http://marialefebre.cl/historias/73-vicente-echeverria-larrain-diplomatico-periodista.html

Poblete Alday, Patricia; Rivera Aravena, Carla (2003). El feminismo aristocrático: la violencia simbólica y ruptura soterrada a comienzos del siglo XX

Subercaseaux, Bernardo (abril de 2016). «Iris y el Feminismo Aristocrático»

  1. a b «Vicente Echeverria Larrain. Diplomático, periodista. - María Lefebre Lever» marialefebre.cl Noiz kontsultatua: 2021-04-26.
  2. a b (Gaztelaniaz) Alday, Patricia Poblete; Aravena, Carla Rivera. (2003). «El feminismo aristocrático: violencia simbólica y ruptura soterrada a comienzos del siglo XX» Revista de Historia Social y de las Mentalidades 7 (1) ISSN 0719-4749. Noiz kontsultatua: 2021-04-26.
  3. a b (Gaztelaniaz) Inés Echeverría. 2021-04-13 Noiz kontsultatua: 2021-04-26.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.