Imre Nagy

Imre Nagy (Kaposvár, 1896ko ekainaren 7a - Budapest, 1958ko ekainaren 16a) Hungariako politikaria izan zen. 1953-1955 bitartean eta 1956ko Hungariako Iraultzaren ondoan Hungariako lehen ministroa izan zen. 1956ko azaroan, sobietar tropek kargutik kendu zuten. Bi urte geroago epaitu eta hil zuten. Hungariako heroi nazionaltzat hartzen da.

Imre Nagy

Hungariako Kanpo Harremanetarako ministroa

1956ko azaroaren 2a - 1956ko azaroaren 4a
Imre Horváth (en) Itzuli - Imre Horváth (en) Itzuli

Hungariako lehen ministro

1956ko urriaren 24a - 1956ko azaroaren 4a
András Hegedüs (en) Itzuli - János Kádár

Hungariako lehen ministro

1953ko uztailaren 4a - 1955eko apirilaren 18a
Matyas Rakosi - András Hegedüs (en) Itzuli

Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

1948 - 1955eko apirila
Hautetsia: 1949-1953 legislative term (en) Itzuli, 1953-1958 legislative term (en) Itzuli

Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

1945eko azaroaren 4a - 1948
Hautetsia: 1945-1947 legislative term (en) Itzuli, 1947-1949 legislative term (en) Itzuli
member of the Provisional National Assembly (en) Itzuli

1944ko abenduaren 18a - 1945eko azaroaren 3a
Bizitza
JaiotzaKaposvár, 1896ko ekainaren 7a
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaBudapest, 1958ko ekainaren 16a (62 urte)
Hobiratze lekuaNew Public Cemetery, Budapest (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
Ezkontidea(k)Mária Égető (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
errusiera
alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta ekonomialaria
Lantokia(k)Budapest
KidetzaHungariako Zientzien Akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Hungariako Alderdi Komunista
Hungariako Alderdi Komunista
Hungarian Working People's Party (en) Itzuli
Hungariako Langile Alderdi Sozialista
Hungarian Social Democratic Party (en) Itzuli
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) Itzuli
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Discogs: 1588818 Find a Grave: 9522 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Jatorriz nekazaria zen, kalbinista, lurjabe handien eta katolikoen aurkakoa. Béla Kunen gobernu iraultzailean parte hartu izanagatik preso egon zen, 1927tik 1930era. Ondoren Sobietar Batasunean 14 urte (1930-1944) eman zituen. Hungariako Alderdi Komunistan sartu eta nekazaritzako aholkularia izan zen. Bigarren Mundu Gerra bukatzean Hungariara itzuli zen eta 1944an eta 1945ean Nekazaritza ministroa izan zen. Bitarte horretan egin zen nekazaritza erreforma. Hurrengo urtean Barne Arazoetako ministroa izan zen.

Lurjabe txikiei zeukatena uztearen alde agertu zen 1946an, erabateko kolektibizazioaren aurka 1947an, eta László Rajk gobernutik botatzearen kontra 1948an. Aginpidetik kanpora eta alderdian baztertua egon ondoren, 1953an, Georgi Malenkovek hala eskatuta, Lehen Ministro egin zuten. 1956an, Malenkov Sobietar Batasuneko gobernutik kendu zutenean, inolako kargurik gabe utzi zuten Rakosik eta Gerők. 1956an bertan, Budapesteko matxinadaren ondoren, gobernuko buru egin zuten berriro, baina Sobietar Batasuneko gudarosteak sartu ziren Hungarian eta atzerrira alde egin zuen, aurrena Jugoslaviara eta gero Errumaniara. Handik ekarri, saldukeriaz akusaturik epaitu eta hil zuten 1958an.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Imre Nagy Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.