Imre Kertész
Imre Kertész (Budapest, 1929ko azaroaren 9a - Budapest, 2016ko martxoaren 31) hungariar idazlea izan zen. 2002an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.
Imre Kertész | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1929ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Hungaria |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Budapest, 2016ko martxoaren 31 (86 urte) |
Hobiratze lekua | Fiumei kaleko hilerria |
Heriotza modua | : Parkinsonen gaixotasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Albina Vas (en) 1995) Magda Ambrus (en) (1996 - 2016) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madách Imre High School (en) 1948) |
Hizkuntzak | hungariera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, eleberrigilea, kazetaria eta gidoilaria |
Lantokia(k) | Berlin |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Széchenyi Academy of Literature and Arts (en) |
|
Bizitza
Familia judu batean jaio zen. Hamabost urte zituela, Auschwitz kontzentrazio-esparrura deportatu zuten, eta gero Buchenwald eta Zeitzera. Askatu ondoko urteetan, kazetari gisa lan egin zuen Budapesteko egunkari batean, harik eta, 1951ean, Hungariako Alderdi Komunista agintera iristean, lanetik bota zuten arte. Orduan, buru-belarri sartu zen literaturan, bai itzulpenak eginez (Friedrich Nietzsche, Hugo von Hofmannsthal, Sigmund Freud, Ludwig Wittgenstein eta Elias Canetti), bai antzezlanak eta zinemarako gidoiak idatziz. Hain zuzen, bere lehen eleberrian, Sorstalanság (1975, «Zoririk gabe»; ) izenekoan, kontzentrazio-esparruetatik bizirik ateratako nerabe baten historia kontatzen du. Liburu horri trilogia osatzen duten beste bi jarraitu zioten: A Kudarc (1988, «Porrota») eta Kaddis a meg nim születt gyermekért (1992, «Kadish jaiogabeko seme batengatik»).
1995ean Brandeburgoko Literatura saria irabazi zuen, 1997an Leipzigeko Liburuaren Saria eta 2002an Literaturako Nobel saria jasotzen zuen lehen idazle hungariarra bihurtu zen. 2005ean Sorstalanság liburua zinemaratu zuten. Beste lan aipagarri batzuk Az Angol lobogó (1991, «Ingeles bandera»), Valaki más: a változás krónikája (1997, «Ni, bestea; Aldaketaren kronika»); A gondolatnyi csend, amíg a kivégzőosztag újratölt (1998, «Isilune bat hilhormaren aurrean»), A számülzött (2001, «Hizkuntza erbesteratua»), eta K. Dosszié (2006, «K dosierra») dira.
Idazlanak
- "Sorstalanság" (1975): "Zoririk gabe" (Elkar, 2003, Urtzi Urrutikoetxeak euskaratua).
- "A nyomkereső" (1977): "Bide-bilatzailea".
- "Detektívtörténet" (1977)
- "A kudarc" (1988): "Porrota".
- "Kaddis a meg nem született gyermekért" (1990): "Kaddish ez jaiotako ume batentzat".
- "Az angol lobogó" (1991): "Bandera ingelesa" .
- "Gályanapló" (1992): "Galeraren egunkaria".
- "A holocaust mint kultúra : három előadás" (1993): "Holokaustoa kultura moduan".
- "Jegyzőkönyv / Imre Kertész ; Élet és Irodalom / Esterházy Péter" (1993)
- "Valaki más : a változás krónikája" (1997): "Ni eta bestea:metamorfosi baten kronika"
- "A gondolatnyi csend, amíg a kivégzőosztag újratölt" (1998): "Isilune bat hormatzarrean"
- "A száműzött nyelv" (2001)
- "Felszámolás" (2003)
- "K. dosszié" (2006)
- "Európa nyomasztó öröksége" (2008)
- "Mentés másként" (2011)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Euskarari ekarriak: Imre Kertész, ekarriak.armiarma.eus
- (Ingelesez)Imre Kertész Budapest Pocket Guide webgunean, budpocketguide.com