Imotz

Imotz[3] ([imots̻]) Nafarroa Garaiko udalerria da, herrialdearen iparraldean kokaturik dagoena, Iruñeko merindadean eta Ultzamaldeako eskualdean.

Imotz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Imozko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Imotz
AlkateaJose Angel Iturralde Bildarratz
(EH Bildu)
Posta kodea31869
INE kodea31126
Herritarraimoztar
Geografia
Koordenatuak42°57′22″N 1°48′06″W
Azalera42,4 km²
Distantzia30 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria421 (2023:  3)
alt_left 200 (%47,5)(2019) (%53) 223 alt_right
Dentsitatea9,97 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 48
Ugalkortasuna[1] 56,82
Ekonomia
Jarduera[1]% 79,31 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,04 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 53,20 (2018:  %-6,37)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.imotz.eus

43.2 kilometro koadroko eremua du eta 434 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Imotz, Iruñeko merindadearen erdialdean dago, Nafarroako hiriburutik 30 bat kilometrora. Larraun ibaiak udalerria zeharkatzen du, Biaizpeko haitzarterako bidean.

Herriaren udalerri mugakideak hauek dira: Basaburua eta Ultzama (iparraldean), Atetz (ekialdean), Txulapain eta Itza (hegoaldean) eta Arakil eta Larraun (mendebaldean).

Klima

Oskotzen, itsasoaren mailatik 562 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Herriak

Ondoko hauek dira Imotz udalerria osatzen duten herriak: Etxaleku (herriburua), Eraso, Goldaratz, Latasa, Muskitz, Oskotz, Urritza eta Zarrantz.

2006ko erroldaren arabera, ehun biztanle baino gehiago dituen herri bakarra Etxaleku da (116 biztanle).

Demografia

Imozko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,23 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

2007an Nafarroa Baiko Marian Iribarren Aldaregia EAko kidea[5] aukeratu zuten alkate; alderdi horrek zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. Beste hirurak Imotz Berri[6] edo Agrupación Independiente Nuevo Imotz eskuindarrak lortu zituen. Eusko Abertzale Ekintzako zerrenda baliogabetu egin zuten[7]. Baliogabeko botoak 75 izan ziren (emandako guztien %28,30) eta boto zuriak 6 (%3,16). Abstentzioa %33,75koa izan zen. Agintaldian zehar Iribarrenek alkatetza utzi eta Joaquín Garbisu zerrendakideak (baina kasu honetan Aralarrekoa denak[8]) hartu zuen.

Imozko Udala 2007
AlderdiaBotoakZinegotziak
Nafarroa Bai974
Imotz Berri873

2011n bi izan ziren aurkeztutako zerrendak; Imotz Elkartuzek 4 zinegotzi, alkate bihurtu zen José Ángel Iturralde Bildarratz barne, lortu zituen eta NaBai 2011k 3.

Imozko Udala 2011
AlderdiaBotoakZinegotziak
Imotz Elkartuz1354
NaBai 2011983

2015eko udal hauteskundeetan EH Bildurena izan zen aurkeztu zen zerrenda bakarra, hautetsi guztiak eskuratuz. Jose Angel Iturralde Bildatarratzek alkatetza mantendu zuen.

Imozko Udala 2015
AlderdiaBotoakZinegotziak
EH Bildu1537

Udaletxea

Imozko udaletxea

Imozko udaleko idazkaria, Basaburuako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Doneztebe kalea z/g (Etxaleku)

Alkateak

2007-?Marian Iribarren AldaregiaNafarroa Bai
 ?-2011Joaquín María Garbisu OraienNafarroa Bai
2011-2015José Ángel Iturralde BildarratzImotz Elkartuz
2015-José Ángel Iturralde BildarratzEH Bildu

Azpiegitura eta garraioak

La Muguiroarra autobus konpainiak Imozko Latasa eta Urritzako kontzejuak Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara

Gaur egun eskualdeko udalerririk euskaldunenen artean dugu, biztanleen erdia baino gehiago da euskal hiztun (%64 1996an). Hori dela eta, foru legearen arabera, alde euskaldunean kokatuta dago.

Herriko euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazok herriaren berezko hizkeran[9][10] sailkatu zuen. Tarteko hizkeratzat hartzen du, nafarreraren eta erdialdeko euskara edo gipuzkeraren artean dagoena.

Imoztar ospetsuak

Bibliografia

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  5. [http.//www.euskoalkartasuna.org/upload/revista_alkartasuna/alkartasuna15.pdf EAren aldizkaria].
  6. Anulado un pleno de Imotz por carecer la oposición de informes, Diario de Navarra, 2011ko martxoaren 30a.
  7. Nafarroa Bairen webgunea.
  8. Aralarren webgunea
  9. «Imozkoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  10. «Imotz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).

Ikus, gainera

  • Nafarroako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.