Immanuel Wallerstein
Immanuel Wallerstein (New York hiria, 1930eko irailaren 28a - 2019ko abuztuaren 31) soziologo eta gizarte zientifiko historiko estatubatuarra izan zen. Bere obra nagusia lau ataletan banatzen den Mundu-sistema modernoaren analisian datza.
Immanuel Wallerstein | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Immanuel Maurice Wallerstein |
Jaiotza | New York, 1930eko irailaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Branford (Connecticut), 2019ko abuztuaren 31 (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Robert Staughton Lynd (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Georgi Derluguian (en) Beverly J. Silver (en) Michael Hechter (en) John R. Logan (en) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, geopolitikaria, historialari ekonomikoa, historialaria, politologoa, idazlea, soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Binghamton University (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Phi Beta Kappa Elkartea |
iwallerstein.com |
Biografia
Immanuel Wallerstein familia judu batean jaio zen 1930. urtean. Bere gurasoen jatorria Galitzia izanik, hauek Berlinetik iritsi ziren Estatu Batuetara.[1] Wallersteinek Columbia Unibertsitatean burutu zituen ikasketak (gradua, masterra eta doktoregoa) eta behin hauek amaiturik, unibertsitate honetan hasi zen Soziologia irakasle bezala lanean (1958-1971). Ondoren, McGill Unibertsitatera aldatu zen eta, beraz, Kanadako Montrealera aldatu zen. Lehenengo urte hauetan, Wallersteinen lanaren zati garrantzitsuena periferiako herrialde eta eskualdeetan zentratu zen. Antikolonialismoa ardatz, bereziki India eta Afrika ikertu zituen.[2]
1976. urtean iritsi zen Wallersteinen bizitza akademikoa aldatuko zukeen lan-aukera. Urte honetatik 2005. urtera arte Binghamton Unibertsitateko (SUNY) Ekonomien, Sistema historikoen eta Zibilizazioen Ikerketarako Fernand Braudel Zentroaren buru bezala aritu zen. Gainera, honekin batera, unibertsitate berberean aritu zen Soziologia irakasle bezala (1976-1999). Ondorioz, hemen hasi zen Wallerstein historia ekonomiko globala ikertzen mundu mailan ezaguna izan arte.[2]
Jarduera hauetaz gain, Wallerstein askotan aritu zen irakasle bisitari bezala eta elkarte, erakunde eta zentro askotan parte hartu zuen. Agian, hauetatik aipagarriena Soziologia Elkarte Internazionalaren presidente bezala aritzea da (1994-1998). Bestalde, jasotako sarien artean Errusiako Natur Zientzien Akademiak emandako Kondratiev Urrezko Domina gogora ekar dezakegu. Bere azken urteetan, Yale Unibertsitatean aritu zen ikerlari lanetan.[2]
Lanak
Urtea | Titulua | Egilea(k) | Argitaletxea | |
---|---|---|---|---|
1961 | Africa, The Politics of Independence | Immanuel Wallerstein | New York: Vintage Books | |
1964 | The Road to Independence: Ghana and the Ivory Coast | Immanuel Wallerstein | Paris & The Hague: Mouton | |
1967 | Africa: The Politics of Unity | Immanuel Wallerstein | New York: Random House | |
1969 | University in Turmoil: The Politics of Change | Immanuel Wallerstein | New York: Atheneum Books | |
1972 | Africa: Tradition & Change | Immanuel Wallerstein with Evelyn Jones Rich | New York: Random House | |
1974 | The Modern World-System, vol. I: Capitalist Agriculture and the Origins of the European World-Economy in the Sixteenth Century | Immanuel Wallerstein | New York/Londres: Academic Press | |
1979 | The Capitalist World-Economy | Immanuel Wallerstein | Cambridge University Press | |
1980 | The Modern World-System, vol. II: Mercantilism and the Consolidation of the European World-Economy, 1600-1750 | Immanuel Wallerstein | New York: Academic Press | |
1982 | World-Systems Analysis: Theory and Methodology | Immanuel Wallerstein Terence K. Hopkinsekin | Beverly Hills: Sage | |
1982 | Dynamics of Global Crisis | Immanuel Wallerstein Samir Amin, Giovanni Arrighi eta Andre Gunder Frankekin | London: Macmillan Publishers | |
1983 | Historical Capitalism | Immanuel Wallerstein | Londres: Verso | |
1984 | The Politics of the World-Economy. The States, the Movements and the Civilizations | Immanuel Wallerstein | Cambridge: Cambridge University Press | |
1986 | Africa and the Modern World | Immanuel Wallerstein | Trenton, NJ: Africa World Press | |
1989 | The Modern World-System, vol. III: The Second Great Expansion of the Capitalist World-Economy, 1730-1840's | Immanuel Wallerstein | San Diego: Academic Press | |
1989 | Antisystemic Movements | Immanuel Wallerstein Giovanni Arrighi eta Terence K. Hopkinsekin | Londres: Verso | |
1990 | Transforming the Revolution: Social Movements and the World-System | Immanuel Wallerstein Samir Amin, Giovanni Arrighi eta Andre Gunder Frankekin | New York: Monthly Review Press | |
1991 | Race, Nation, Class: Ambiguous Identities | Immanuel Wallerstein Étienne Balibar-ekin | London: Verso. | |
1991 | Geopolitics and Geoculture: Essays on the Changing World-System | Immanuel Wallerstein | Cambridge: Cambridge University Press | |
1991 | Unthinking Social Science: The Limits of Nineteenth Century Paradigms | Immanuel Wallerstein | Cambridge: Polity | |
1995 | After Liberalism | Immanuel Wallerstein | New York: New Press | |
1995 | Historical Capitalism, with Capitalist Civilization | Immanuel Wallerstein | Londres: Verso | |
1998 | Utopistics: Or, Historical Choices of the Twenty-first Century | Immanuel Wallerstein | New York: New Press | |
1999 | The End of the World As We Know It: Social Science for the Twenty-first Century | Immanuel Wallerstein | Minneapolis: University of Minnesota Press | |
2001 | Democracy, Capitalism, and Transformation | Immanuel Wallerstein | Documenta 11, Viena, Martxoak 16, 2001 | |
2003 | Decline of American Power: The U.S. in a Chaotic World | Immanuel Wallerstein | New York: New Press | |
2004 | The Uncertainties of Knowledge | Immanuel Wallerstein | Philadelphia: Temple University Press | |
2004 | World-Systems Analysis: An Introduction | Immanuel Wallerstein | Durham, Ipar Carolina: Duke University Press | |
2004 | Alternatives: The U.S. Confronts the World | Immanuel Wallerstein | Boulder, Colorado: Paradigm Press | |
2006 | European Universalism: The Rhetoric of Power | Immanuel Wallerstein | New York: New Press | |
2011 | The Modern World-System, vol. IV: Centrist Liberalism Triumphant, 1789–1914 | Immanuel Wallerstein | Berkeley: University of California Press | |
2013 | Uncertain Worlds: World-Systems Analysis in Changing Times | Immanuel Wallerstein Charles Lemertekin eta Carlos Antonio Aguirre Rojasekin | Herndon, VA: Paradigm Publishers | |
2013 | Does Capitalism Have a Future? | Immanuel Wallerstein Randall Collins, Michael Mann, Georgi Derluguian eta Craig Calhounekin | New York: Oxford University Press |
Erreferentziak
- Minakowski, Marek Jerzy. (2018). Wallerstein to Polak, są dokumenty!. .
- Deligato, Yvonne J.. (2012). Immanuel Wallerstein Collection. Binghamton University Libraries.