Imanol Uribe
Imanol Karmel Uribe Bilbao (San Salvador, El Salvador, 1950eko otsailaren 28a - ) zinema zuzendari, gidoilari, aktore eta ekoizle euskalduna da. Horrez gain, Aiete Producciones ekoitzetxearen jabea da Uribe. Madrilgo Kazetaritza Eskola ofizialean hasi zituen bere ikasketak. 1975ean Zeppo Films produkzio-etxea eratu zuen, 1979an Cobra Films eta geroago Aiete Films. Egiten zituen filmak gai nagusia Euskal Herriko gatazka zen. Adibideak dira El proceso de Burgos, La fuga de Segovia, La muerte de Mikel edota Días contados. Beste gaiak ere ukitu ditu, arrazakeria Bwana filmean, sorginen mundua La luna negran.
Imanol Uribe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Salvador, 1950eko otsailaren 28a (74 urte) |
Herrialdea | Espainia El Salvador |
Familia | |
Ezkontidea(k) | María Barranco (1982 - 2004) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria, aktorea eta zinema ekoizlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
María Barranco aktorearekin alaba bat dauka.
Filmagintza
Sariak
Urtea | Sariak | Filma |
---|---|---|
1994 | 8 Goya | Días contados |
1994 | Urrezko Maskorra | Días contados |
1996 | 7 Goya | El Rey pasmado |
1996 | Urrezko Maskorra | Bwana |
2021 | Ohorezko Mikeldia | Segoviako Ihesa La Fuga de Segovia |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.