Imanol Murua Arregi

Imanol Murua Arregi (Zarautz, 1935eko ekainaren 3a - Donostia, 2008ko maiatzaren 17a) euskal idazle, irakasle, kazetaria eta politikari gipuzkoarra izan zen.

Imanol Murua Arregi

Karlos Santamaria, Imanol Murua eta Pedro Miguel Etxenikerekin, Gipuzkoako Urrezko Domina emate-ekitaldian (1991-04-27). (1991)

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Gipuzkoako Ahaldun Nagusia

1985 - 1991
Bizitza
JaiotzaZarautz, 1935eko ekainaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZarautz, 2008ko maiatzaren 17a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Inguma: imanol-murua-arregi-1935-2008

Biografia

Zarauzko Lanbide Eskolan irakasle izan zen 27 urtez. Hezkuntza utzi eta, 1974an Zarauzko zinegotzi hasi zen EAJko zerredetan aurkeztua. Beranduago, 1977tik 1979ra bertako alkatea izan zen; lehendabiziko udal hauteskunde demokratikoetan alkategai aurkeztu baitzen EAJrekin eta alkate hautatua izan zen. 1983tik 1984ra alkatetza, Eusko Legebiltzarrean legebiltzarkide eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura diputatu lanak aldi berean egin zituen. Murua, EAJren zatiketan parte hartu zuen eta Eusko Alkartasunaren sortzaileetako bat izan zen. 1985tik 1991ra bitartean Gipuzkoako Ahaldun nagusia izan zen Eusko Alkartasunarekin. 1995etik 1999ra arte Zarauzko alkate izan zen hirugarrenez Eusko Alkartasunarekin, baina Zarauzko gazteak soldaduskara joateko udalerriko gazteei buruzko zerrendak Espainiako armadari ez emateagatik epaitu eta gaitasungabetu zuten. Politika utzi eta gero, hainbat komunikabidetan agerraldiak egiten zituen.

2008ko maiatzaren 17an, minbizi bat jasan eta gero, Donostia Ospitalean zendu zen. Bere herrikideek eta Euskal Herriko politika nahiz kulturako hainbat lagunek azken agurra eman zioten Zarauzko Santa Maria parrokian.[1]

Ikus, gainera

  • Euskal Autonomia Erkidegoko ahaldun nagusien zerrenda
  • Zarauztar ospetsuen zerrenda

Kanpo loturak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.