Imanol Harinordoki

Imanol Harinordoki (Baiona, 1980ko otsailaren 20a) lapurtar errugbi jokalari profesional ohia da, hirugarren lerroan jokatzen zuena. Section Paloise (1999-2004), Biarritz Olympique (2004-2014) eta Stade Toulousain (2014-2016) taldeetan aritu zen. Frantziako errugbi selekzioarekin 82 partida jokatu zituen 2002-2012 bitartean. Frantziako selekzioko eta mundu mailako errugbiko ikur izan zen. 2000ko hamarkadan, munduko hirugarren lerroko onenen zerrendan bere lekua egin zuen, Lawrence Dallaglio, George Smith, Richie McCaw eta Joe van Niekerkerekin batera.[1]

Imanol Harinordoki

Bizitza
JaiotzaBaiona, 1980ko otsailaren 20a (44 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Section Paloise1999-2004
Biarritz Olympique2004-2014
Stade Toulousain2014-2016
Frantziako errugbi selekzioa2002-2012
82
65
 
Posizio edo espezialitateahirugarren lerroko hegala
hirugarren lerroko erdikoa
Pisua110 kilogramo
Altuera192 zentimetro

stageimanol.com
IMDB: nm3852653 Twitter: imanolHARI Edit the value on Wikidata

Bi aldiz irabazi zuen Frantziako txapelketa (2005, 2006), eta lau aldiz Sei Nazioen Txapelketa (2002, 2004, 2007, 2010), hiru Grand Slam (2002, 2004, 2010) barne. 2011ko Munduko Errugbi Txapelketan bigarren postua erdietsi zuen.

Bizitza

Donibane Garazin igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Hamalau urterekin hasi zen errugbian aritzen, arauak jakin gabe.[2] US Garaziko juniorrekin Frantziako txapeldun atera zen. 1999an egin zuen debuta errugbi profesionalean, Paueko Section Paloise taldean. 2004an iritsi zen Biarritz Olympiquera. Serge Betsen eta Thomas Lièvremontekin batera, Top14ko hirugarren lerro onenaren parte izan zen eta, bere bi taldekideek taldea utzi eta gero, Biarritzeren lider eta ikur bakar bilakatu zen.[1]

Lapurdiko taldearekin Top14a bi aldiz irabazi zuen, eta 2012an European Challenge Cupa ere. Europako kopa handiak, Heineken kopak, bi aldiz ihes egin zion, ordea, 2006an eta 2010ean. Luzaz, taldeko beste lider batzuen gibelean gordeta egon zen. Jean-Michel Gonzalez, Serge Betsen, Thomas Lievremont, Jerome Thion… anitz ziren jokalari handiak, Biarritz handi hartan. Azken sasoietan, baina, aldagelan gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen, eta taldeko kapitain bihurtu zen. Belaunarekin lanak izan zituen, eta 2014an errugbia uztekotan egon zen, Biarritz Olympique Bigarren Mailara jaistearekin batera. Baina orduan Stade Toulousain handiaren deia etorri zen, eta jarraitzea erabaki zuen. Beste bi urtez oso maila ona eman ondoren, 2016an hartu zuen erretiroa.[1]

Euskal Herrian bakarrik ez, mundu osoan ere ospetsu egin zen Hariñordoki. Bernard Laporte hautatzailearen eskutik, Frantziako selekzioko ateak ireki zitzaizkion 2002an, eta bide oparoa egin zuen. Orotara hiru Munduko Kopa jokatu zituen, eta aldi oro selekzioko oinarrizko jokalaria izan zen. 2003an ospea hartu zuen nazioartean, Munduko Kopan bikain aritu eta gero. 2011n Ingalaterraren aurka finalerdian jokatutako partida handiak bikain itxi zuen bere nazioarteko ibilbidea. Sei Nazioen Txapelketan ere, aurkari kutunenak Irlanda eta Ingalaterra izan zituen. 82 aldiz aritu zen Frantziarekin, eta 65 puntu sartu zituen.

Palmaresa

Biarritz Olympique

Frantziako selekzioa

Erreferentziak

  1. Zabaleta, Eneritz. Bizilegea da. Berria egunkaria, 2016ko maiatzak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2010-11-15).
  2. Marchon, Hervé. Côté fermé, côté ouvert. Libération egunkaria, 2006ko maiatzak 19, liberation.fr (Noiz kontsultatua: 2010-11-15).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.