Imanol Arias
Manuel Maria Arias Domínguez, (Riaño, León, Espainia, 1956ko apirilaren 26a - ) Imanol Arias ezinenez ezaguna, aktorea da.
Imanol Arias | |||
---|---|---|---|
(2006) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Maria Arias Domínguez | ||
Jaiotza | Riañu, 1956ko apirilaren 26a (67 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Familia | |||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, telebista aurkezlea, gidoilaria eta telebista-aktorea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
|
1987an Donostiako Zinemaldian Aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen. 2010an Euskadiren Lagun Onari saria jaso zuen.[1]
Biografia
1956 urtean Riañon jaio zen, bere familiaren jatorrizko herrian. Haurtzaroa eta gaztaroa Ermuan pasa zituen. Maisutza industrialeko ikasketak hasi zituen Eibarko Armeria Eskolan, baina bertan behera utzi zituen, antzerkilaritzan lan egiten hasteko, Euskal Herriko hainbat antzerki talde independentetan.
Laster Madrilera joan zen bizitzera antzerki munduan lan ugari eginez eta Espainiako Antzezpen Zentro Nazionalean sartuz, La Corea (Pedro Olea, 1976) pelikulan parte hartuz zinean bere lehen agerraldia egiteko aukera eman ziona.
Aurrerago, Kubara bidaiatu zuen, La imagen del pueblo filmean Celia, bere lehen protagonista papera antzezteko. 1982 urtean, Pedro Almodóvar eta Antonio Banderasekin lan egin zuen Laberinto de pasionesen, baina Pedro Masoren Anillos de Oro (1983) serieari esker publikoaren artean ezaguna izan zen. Serie hori haren lehen film garrantzitsuarekin batera aireratu zen, Demonios en el jardín, Manuel Gutierrez Aragón, Angela Molina eta Ana Belénekin batera egindakoa.
Ondoren hainbat paper nagusi egin zituen: apaiz gazte batena Jaime Chavarriren Bearn filmean, Imanol Uriberen Mikelen heriotzean sufritzen duen homosexual batena eta Vicente Arandaren Tiempo de silencion zientzialari barnerakoi batena. Azken zuzendari horrekin lankidetza luzea izan zuen Victoria Abrilekin beste bi filmetan eta Ornella Mutirekin El amante bilingüe filmean (1993) lan egiteko aukera eman ziona.
Hainbat urtetan galai papera egin ondoren, bere aktore dramatiko izaera ezagutzera eman zuen El Lute (Vicente Aranda) filmari esker, 1987 urtean Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Zilarrezko Maskorra irabazten lagundu ziona. Bi urte geroago, telebistan lan egin zuen Brigada Central seriean eta Calígula antzezlana antzerkietara eraman; horrekin, Argentinan arrakasta handia lortu zuen.
Intruso filmarekin (1993) —Vicente Aranda eta Victoria Abrilekin egin zuen azken lana— Goya sarietarako laugarren hautagaitza lortu zuen. Pedro Almodóvarrekin lan egin zuen berriz La flor de mi secreto filmean (1995), bigarren mailako papera batean, Marisa Paredesekin. Hurrengo urtean zuzendari moduan lehen lana egin zuen Un asunto privado filmean, Pastora Vegak protagonizatutako thrillerrean. 1997an, Emma Suárezekin batera, Querido maestro sailean protagonista lanak egin zituen: hara geroago Ana Duato elkartu zen, telebistako ibileran lankide garrantzitsua izan duena.
TVE Espainiako telebista publikoko produkzio batean Severo Ochoa zientzialariaren papera egin ondoren, Ana Duatorekin batera Cuéntame cómo pasó saila goraipatua protagonizatu zuen. Antonio Alcántara interpretatu duen pertsonaia arrakastatsuena da: horri esker, azken urteotan hainbat antzezpen sari irabazi ditu. 2003an ahotsa jarri zion Baltasarri Antonio Navarroren Reyes Magos filmean eta 2006an Josetxo San Mateoren gidaritzapean, La semana que viene (sin falta) filma egin zuen.
Bere ibilbide zabalaren errekonozimendu modura, 2003an Malaga Saria jaso zuen Málagako Espainiar Zinemaldian eta bere ohorez eraikitako monolito bat inauguratu zuen hiri honetako Antonio Banderas pasealekuan.
Arlo pertsonalean, Imanol Arias Pastora Vega aktorearekin ezkondu zen 1984an eta bi seme dituzte: Jon eta Daniel. 2009an banatu ziren.[2] CAYTEC izeneko enpresaren jabe da, ekologia eta ingurumen arloetan diharduena. Beti alde profesionalean nabari izan bada ere, giza eskubideen eta Euskal Herriaren bakearen aldeko hainbat ekintzatan parte hartu du. Horrez gain, UNICEF erakundeko enbaxadore berezia da eta hainbat GKEtan parte hartu du, hala nola Intermon Oxfamen, Munduko Medikuaken edo Attac mugimenduan. Bere ekoizpen-etxea ere sortu du, Línea Sur deritzana.
Filmografia
- Cecilia, Humberto Solás (1981)
- Laberinto de pasiones, Pedro Almodóvar (1982)
- Demonios en el jardín, Manuel Gutiérrez Aragón
- La colmena, Mario Camus (1982)
- Bearn o la sala de las muñecas, Jaime Chavarri (1983)
- Fuego Eterno, José Ángel Rebolledo (1984)
- Mikelen heriotza, Imanol Uribe (1984)
- Lulu de Noche, Emilio Martínez Lázaro (1985)
- Bandera negra, Pedro Olea (1986)
- Tiempo de silencio, Vicente Aranda (1986)
- El Lute: camina o revienta, Vicente Aranda (1987)
- Divinas palabras, José Luis García Sánchez (1987)
- El Lute II: mañana seré libre, Vicente Aranda (1988)
- A solas contigo, Eduardo Campoy (1990)
- Veraz, Xavier Castano (1991)
- Una mujer bajo la lluvia, Gerardo Vera (1992)
- El amante bilingüe, Vicente Aranda (1993)
- Tierno verano de lujurias y azoteas, Jaime Chavarri (1993)
- Tango feroz: la leyenda de Tanguito, Marcelo Piñeyro (1993)
- Intruso, Vicente Aranda (1993)
- Sálvate si puedes, Joaquín Trincado (1994)
- Todos los hombres sois iguales, Manuel Gómez Pereira (1994)
- La leyenda de Balthasar, el castrado, Juan Miñón (1994)
- La flor de mi secreto, Pedro Almodovar (1995)
- A tres bandas, Enrico Coletti (1996)
- Territorio comanche, Gerardo Herrero (1996)
- Ilona llega con la lluvia, Sergio Cabrera (1996)
- Rigor mortis, Koldo Azkarreta (1996)
- En brazos de la mujer madura, Manuel Lombardero (1996)
- África, Alfonso Ungría (1996)
- Buenos Aires me mata, Beda Docampo Feijóo (1997)
- Quiero morir, Toni Meca (2000)
- Esperando al mesías, Daniel Burman (2000)
- La voz de su amo, Emilio Martínez Lázaro (2000)
- Una casa con vistas al mar, Alberto Arvelo (2001)
- Salvajes, Carlos Molinero (2001)
- Besos de gato, Rafael Alcázar (2003)
- Laura, Tote Trenas (2004)
- Los reyes magos, Antonio Navarro (2006)
- La semana que viene (sin falta), Josetxo San Mateo (2006)
- Lo que tiene el otro, Miguel Perelló (2007)
- Nocturna, una aventura mágica, Víctor Maldonado eta Adrià García (2007)
Telebista
Antzezlanak
- La vida es sueño (1976)
- Los cuernos de Don Friolera (1976)
- Los gigantes de la montaña (1977)
- Las bodas que fueron famosas del pingajo y la fandanga (1978)
- Retrato de dama con perrito (1979)
- Sopa de pollo con cebada (1979)
- Sueño de una noche de verano (1980)
- Comedia sin título (1989)
- Calígula (José Tamayo-rena) (1989)
- Calígula (Ruben Szuchmacher-rena) (1994)
- El gran inquisidor (2008)
Sariak eta hautagaitzak
Donostiako Nazioarteko Zinemaldia
- Aktore onenari Zilarrezko Maskorra (1987)
Nazioarteko Emmy Sariak
- Finalaurrekoa Europako telebistako aktore onenaren sarian (2005)
- Gizonezko protagonista baten antzezpen onenari Goya Sarietarako hautagaia (1987, 1988, 1990, 1993)
Zilarrezko Fotograma Saria
- Zine aktore onena (1988)
- Telebista aktore onena (1998, 2002, 2003)
- Antzerki aktore onena (1990)
- Zine aktore onena izateko hautagaia (1983, 1984, 1985)
- Telebista aktore onena izateko hautagaia (1984, 1990, 1993, 2004, 2006, 2007)
Espainiako Aktoreen Batasunaren Sariak
- Zine aktore onenera hautagaia (1993, 1998, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007)
Urrezko TP Sariak
- Aktore onena (1984, 1990, 1991, 2002, 2003, 2004, 2007)
- Aktore onena izateko hautagaia (1998, 2005, 2006)
Telebistaren Akademiaren Sariak
- Aktore onena (2003)
- Aktore onena izateko hautagaia (2002, 2004, 2005, 2006, 2007)
- 2010[1]
Bitxikeriak
- Imanol Ariasek Pedro Almodóvar gonbidatu zuen antzezlan batean agertzen zen mutil bat ikusteko. Mutil hori Antonio Banderas zen: Almodóvarrek Laberinto de pasiones filma egiteko kontratatu zuen.
- Brigada Central saileko papera prestatzeko, bere oporrak aprobetxatu zituen poliziak nola lan egiten duen jakiteko.