Imam

Imama[1] (arabieraz: إِيمَان, ʾīmān pluralean أئمة‎, A'immah; persieraz: امام), Islamaren barruan, komunitateko liderraren izaera duen kargua da, gehienetan meskita bateko errezoen arduraduna eta, beraz, musulmanen komunitatean pisuzko pertsona. Lider izpiritualean antzekoa da, baina es kristauen apaiz edo juduen errabino bezalakoa. Askotan komunitatea meskitako imamarengana joan daiteke galdera erlijiosoen erantzunen bila. Komunitate txikietan beraren liderra ere izan daiteke.

Imam bat errezoan, atzean jarraitzaileak , Kairon.

Imam sunnia

Sunnismoaren barruan (musulmanen %90a adar honetakoa da) ez dago klerorik. Esan ohi da bakoitzak bere burua izenda dezakeela imam errezoak egiteko gai baldin bada, eta beti errezo horiek bukatuta kargua alde batera uzten badu. Askotan errezoen aurrean jartzen den pertsona da momentu horretako imama. Sunniek, gainera, imam izendatzen dute erlijioaren sorreran egon ziren hainbat teologo eta juristei. Horien zerrenda honakoa da:

Madhab (Jurisprudentzia Eskolak) Aqidah (Teologia Eskolak) Haditharen Zientzia
Imam Abu Hanifa Imam al-Ashari Imam Bukhari
Imam Malik Imam Abu Mansur al-Maturidi Imam Abu Dawood
Imam Shafi'i Imam Wasil ibn Ata Imam Fakhr al-Razi
Imam Ahmad ibn Hanbal Imam Muslim

Imam xiita

Xiismoaren barruan kontzeptua ezberdina da, imamak posizio zentrala duelako hala erlijioan nola politikan. Imamiar eta ismailiarrek uste dute hauek Jainkoak berak hautatu zituela, eta, beraz, pertsona fededunen adibide bikainak zirela. Gizakia bizitzaren aspektu guztietan gidatzeko gai ziren. Imam hauek ez dute inoiz bekaturik egin, ismah deitzen den hutsezintasunari esker. Horiei jarraitzea garrantzitsua da, Alak berak hautatu baitzituen.

Ismailismoak gaur egun mota honetako imamak badirela ere sinesten du. Imam horiek Alaren beraren noor edo argia dute, eta beraz guztiak dira Aliren oinordeko eta, aldi berean, Aliren substantzia berekoak. Gaur egungo imam hori Aga Khan IV.a da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.