Imago
Imagoa intsektuen garapenaren azken fasea da, hots, heldu aldia, azken mudaren ostean agertzen dena[1]. Ugal aparatua erabat garaturik eta, Pterygota azpiklasean, hego funtzionalak dituelako bereizten da. Intsektu heterometaboloetan azken ninfa-estadioaren ondotik agertzen da. Holometaboloetan, berriz, pupatik irteten da.
Ephemeroptera ordenean subimago aldia dago. Fase horretan dauden banakoek hegoak dauzkate, baina aparatu genitala guztiz eratu gabe dago[2].
Erreferentziak
- Imago Euskalterm. Euskara.euskadi.net
- Fernando Pedro PEREZ: Euskal Herriko intsektuak: kilkirrak, matxinsaltoak eta txitxiburduntziak Euskomedia.org
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.