Zengi

Imad ad-Din Zengi (arabieraz: عماد الدین زنكي; turkieraz: İmadeddin Zengi; 1085Damasko, 1146ko irailaren 14a); eskuarki Zengi edo Zangi deitua, turkiar atabega izan zen, 1127-1146 bitartean Mosul, Alepo, Hama eta Edesan agindu zuena. Zengid leinuaren sortzailea izan zen.

Zengi

Atabeg

1127 - 1146
Mahmud II of Great Seljuq (en) Itzuli - Nur al-Din Mahmud
Bizitza
JaiotzaAlepo, 1087
HerrialdeaZengid leinua
HeriotzaQal'at Ja'bar (en) Itzuli, 1146ko irailaren 14a (58/59 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
HiltzaileaYarankash (en) Itzuli
Familia
AitaAq Sunqur al-Hajib
Ezkontidea(k)Zamarud Khatun (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra eta subiranoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSiege of Hama (1130) (en) Itzuli
Battle of al-Atharib (en) Itzuli
Battle of Rafaniyya (en) Itzuli
Zengid campaign against Antioch (en) Itzuli
Battle of Qinnasrin (en) Itzuli
Battle of Ba'rin (en) Itzuli
Siege of Aleppo (en) Itzuli
Siege of Shaizar (en) Itzuli
Siege of Baalbek (en) Itzuli
Siege of Edessa (en) Itzuli
Fall of Saruj (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Bizitza

Aq Sunqur al-Hajib Alepoko gobernadorearen semea zen. 1094an, Malik Shah I.a sultanak burua ebakiarazi zion Aq Sunqur-i, saldukeria egotzirik; ordudanik, Zengi Kerbogharekin, Mosulgo atabegarekin, hazi zen[1]. 1127an, Mosulgo atabeg izendatu zuten, eta 1128an Alepokoa. 1130 hasieran Hama bereganatu zuen arren, hiru urte geroago Damaskoko emirrak kendu zion[2].

1137ko maiatzean, Homs, damaskoarren eskuetan zegoena, setiatu zuen, baina hiriak eutsi zuen; abuztuan, Hamako Montferrand, gurutzatuen gotorlekua, hartu zuen. 1138an, Joan II.a Komneno bizantziar enperadoreak, frankoekin elkar harturik, Shaizar setiatu zuen; Zengiren armada askoz txikiagoa bazen ere, bizantziarren eta frankoen arteko tirabirez baliatu zen setioa bertan behera utz zezaten. Urte bereko abuztuan, Zomorrod printzesarekin ezkondu eta Homs jaso zuen ezkonsaritzat[2].

1144 amaieran, Edesa eraso eta hartu zuen. Hau izan zen gurutzatuen estatuetako lehenbiziko hiriburua musulmanen eskuetara igaro zena. Ondoren, Edesako Konderria konkistatu zuen Eufrates ibairaino. 1146an, bere erresuma sendotzeko, Qal'at Ja'bar hartzea erabaki zuen; irailaren 14an, hiria setiatua zuela, esklabo franko batek hil zuen[2].

Erreferentziak

  1. Zangī. in: 2016 Encyclopædia Britannica, Inc. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-06-25).
  2. Mikaberidze, Alexander. Conflict and Conquest in the Islamic World: A Historical Encyclopedia, Volume 1. in: 2016 Encyclopædia Britannica, Inc. books.google.es (Noiz kontsultatua: 2016-06-25).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.