Iltze ubel
Iltze ubela (Gomphus clavatus) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona bada ere, bere bakantasunagatik merezi du errespetatzea.
Iltze ubela | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Gomphales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Gomphaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Gomphus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Gomphus clavatus Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Karpoforoa: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Borra baten edo kono moztu baten itxura du. Hasieran ia laua da, ondoren kopa gisa hondoratzen da. Gaztetan lila ilun kolorea du, ondoren hori-oliba kolorea hartzen du. Ertz irregularra eta gingilduna du.
Himenoforoa: Tolestura dekurrenteak, adarkatuak, lila edo more kolorekoak, purpura kolorea oinarrian, koloregabetzeko joera du eta tonu horixka hartzen du, esporen koloreagatik.
Hanka: Lodia, 4 eta 6 cm arteko garaiera, betea, gogorra, tomentosoa, more kolore ilunekoa, zahartzean zurbilduaz joaten da.
Haragia: Harroa, lodia, zurixka, airearekin kontaktuan ez da kolorez aldatzen. Usain atsegina du eta zaporea mikatz samarra.[2]
Etimologia: Clavatus epitetoa latinetik dator, borra itxuran esan nahi duen "clavatus" hitzetik. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
Jangarri oso preziatua.[3]
Nahasketa arriskua
Ez da erraza beste espezie batekin nahastea.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean, koniferoen azpian, hostozabaletan eta baso mistoetan ere bai, korroak edo lerroak eratuz, gehienetan ale askokoak. Ez da oso ohikoa gure eskualdean.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, iltze ubela desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 564 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 432 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 445 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 164 or. ISBN 84-87997-86-4..
- Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea