Iltzarbe

Iltzarbe Nafarroa Garaiko kontzejua da, Ollaran udalerrikoa. 50 biztanle zituen 2020an.[1]

Iltzarbe
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaOllaran
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′49″N 1°50′14″W
Demografia
Iltzarbe 21-1-15
Iltzarbe 21-1-15

Ingurunea

Nafarroa Garaiko hegoaldean dago, Andimendiren magalean, Iruñetik 21,7 kilometrora. Herritik gertu Txurregi (1.125 metro) eta Gaztelu (1.001 metro) mendiak daude.

Klima

Klima azpiatlantiarra da. Iltzarbe garaiera handian dago, itsas mailatik 545 metrora, eta horren ondorioz hango prezipitazioak 1000 mm eta 1400 mm artekoak dira. Tenperaturak 5 eta 10 gradukoak dira normalean.

Hezkuntza

Iltzarben D eredua da ikasle gehien dituena. Iltzarben ikastola bat dago, Ur Tanta izenekoa. Eskola honek 400 m2 ditu. Gainera eskolako eraikinak irizpide ekologikoak ditu eta bioeraikuntza elementuak ditu. Euskara da bertako hizkuntza nagusia, ingelesa eta gaztelera ere irakasten diren arren.

Historia

1981. urtean, 4-5 urteko umeen % 66,70 zegoen eskolan, 6-13 urtekoen % 100, 14-17 urtekoen % 77,75, eta 18-25 urtekoen % 24,04. 1981/1982 eta 1982/1983 ikasturteetan ez zen ikastetxerik, eta urte horietan 10 urtetik gorako % 2,10 analfabetoak ziren, % 64,70ek lehen mailako ikasketak zituzten, % 28,20k bigarrenekoak, eta % 5ek hirugarrenekoak.

Urte hartan, haranean 16 urtez gorako 12 lagun baizik ez ziren irakurtzeko eta idazteko gai; 74k ez zuten OHO bukatu, 87k batxilergoa edo OHO maila zuten, 28k goi batxilergoa, 20k erdi mailako lanbide heziketa, 24k goi mailako lanbide heziketa, eta 44k unibertsitate lizentzia.

Hizkuntza

Iltzarben historikoki euskara eta gaztelania hitz egin dira. XVII. mende arte euskara besterik ez zen hitz egiten, baina 1800. urtetik aurrera gaztelania hasi zen zabaltzen, eta hortik aurrera euskara arin galduz joan zen. 1900 arte euskara mintzatzen zen Iltzarben.

Politika

Gorteetako hauteskundeetako irabazleak

  • Juan Manuel Orti y Lara, Integrista (1891)
  • Romualdo Sanz y Escartin, Carlista (1896)
  • Marques de Vadillo, Kontserbadorea (1898)
  • Ramon Nocedal y Romea, Integrista (1901)
  • Ramon Nocedal y Romea, Integrista (1903)
  • Ramon Nocedal y Romea, Integrista (1905)
  • Juan Manuel Vazquez de Mella Fanjul, Carlista (1907)
  • Jose Sanchez Marco, Integrista (1914)
  • Juan Manuel Vazquez de Mella Fanjul, Jaimista (1916)
  • Caledonio Leyun y Villanueva, Maurista (1919)

Udal hauteskundeak

  • Miguel Gortari Errea, Catolico-fuerista (1931)
  • Dominguez Arevalo, Derechas (1933)
  • Elizalde, Derechas (1936)

Frankismo ondorengoko lehenengo hauteskundeak

  • UCD (1977)
  • UCD (1979)

Udal hauteskundeak

  • PSOE (1982)
  • CP/UPN (1986)
  • UPN(1987)
  • UPN/PP (1989)

Demografia

50 biztanle zituen 2020an.[1] Ollarango herririk jendetsuenetan laugarrena da. 2007tik 2020ra, Iltzarbeko biztanleria handitu egin zen, 1980ko hamarkadatik gertatu ez zen joera.

Iltzarbeko biztanleria
200020012002200320042005200620072014
373330292930303043

Festak

Festak irailaren laugarren astean egiten dira, eta hiru egunekoak dira. Iltzarbeko jai gehienak herriko frontoian ospatzen dira. Festetako patroia San Miguel da, baino herrikoa San Esteban da.

Osasun zaintza Iltzarben

Lehen mailako arretarako nahiz kontsultarako erizain laguntzaile bat dago, Doneztebe kalean kokatua.

Eraikinak

25 etxe daude, udaletxea, eskola, eliza, hilerria eta herritarrentzako iturri bat.

Pilotalekua

Iltzarbeko eraikin ospetsuena frontoia da, 1980ko hamarkadakoa. Herrikoek egin zuten, herrian kirolean aritzeko leku bat izatearren. Iltzarbe oso herri txikia denez, ez zuten dirurik enpresa bat kontratatzeko; beraz, herritarrek beren diruarekin erosi zuten pilotalekua egiteko materiala, eta gero berek eraiki zuten. Herriko gizonek osatutako Auzolan elkartea arduratu zen eraikuntza lanez, eta ezer kobratu gabe egin zuten. Pilotalekuaren ondoan plaka bat dago, eraiki zutenentzako omenalditzat.

Pilotalekuan esku huska nahiz frontenisean aritzen da jendea, eta honako neurriak ditu: 30,2 x 14 m. Hormigoiz eta aglomeratuz egina dago, publikoa da, eta ezin da gauez jokatu. Doneztebe kaleko 22. zenbakian dago.

Done Eztebe eliza

Iltzarbeko goiko aldean dago eliza, zelaiz eta lursail goldatuz inguratua. Apaiz bat du, haraneko beste herriekin partekatua.

Harlangaitz hormaz egina dago, eta hainbat garaitako elementuak ditu. Gorde duen zatirik zaharrena dorreko kanpandegia da. Erretaula handia du, zur polikromatuzkoa, duela urte batzuk zaharberritu zutena. Egituran eta ornamentazioan nabari zaio aldi askotako material eta estiloak dituela.

Tenpluaren barruan gordeta daude Antonio Estega maisuaren XVII. mendeko obrak, belusezkoak.

Erdi Aroko zubia

Erdi Aroko zubi bat dago, arku handikoa, Udarbe ibaia zeharkatzen duena.

Historia

Iltzarbe udalerria zen, baina haranari lotua. Azkenean Ollarango udalerriari lotuta gelditu zen. Eskola bat zuen, eta hango irakaslea zen udal ordezkaria; lan guztiarengatik 700 erreal kobratzen zituen. Herriak irina egiteko errota bat ere zuen.

XVI. mendeko biztanle galera

Ekoien Iltzarbek 1534. urtean ez zuen bizilagunik, eta Iltzarberena zen. 1800. urtean Ekoien Iltzarbek berdin segitzen zuen, eta Iltzarbekoek gozatzen zuten lur hori, baina sail batzuk partikularrenak ziren.

Konbentzioaren Gerra

XVII. mendearen bukaeran, Konbentzioaren Gerran zehar Frantziako tropak Iruñera iristean, haranak armadari laguntza emateari uko egin zion, 1232ko eskubideak argudiatuz.

Usadioak

Iltzarben biztanle bat hiltzean bere gorpua Txurregi mendiari begira jartzen da. Txurregi Iltzarbeko jendearentzat oso garrantzitsua da, eta horregatik erdi arotik iraun du tradizio horrek.

Ekoizpena

Lehen sektorea da nagusi, nekazaritza eta abletzantza, alegia. Garia, garagarra eta beste zereal batzuk, ardoa, artoa, ardiak eta haragia (zaldi eta txerri eta behiarena) dira gehien ekoizten diren produktuak. Gainera, Basurdeak, hareak, eperrak eta beste txori batzuk ehizatzen dira, eta baita amurrainak arrantzatu ere.

Erreferentziak

  1. Iltzarbe: datos de la entidad. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-7-11).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.