Ilse Koch

Ilse Koch (1906ko irailaren 22a - 1967ko irailaren 1a) Karl-Otto Kochen emaztea izan zen. Bere senanarra Buchenwaldeko kontzentrazio esparru naziaren komandantea izan zen 1937 eta 1941 bitartean eta Majdanekekoa 1941 eta 1943 bitartean. 1947an Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuek eipatu zuten lehen nazi esanguratsua izan zen.

Ilse Koch

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargarete Ilse Köhler
JaiotzaDresden, 1906ko irailaren 22a
Herrialdea Alemania
 Hirugarren Reicha
HeriotzaAichach (en) Itzuli, 1967ko irailaren 1a (60 urte)
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Familia
Ezkontidea(k)Karl-Otto Koch (en) Itzuli  (1937ko maiatza -  1945eko apirilaren 5a)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraktorturatzailea, concentration camp guard (en) Itzuli eta liburuzaina
Enplegatzailea(k)Buchenwald
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Epaiketak mundu osoko prentsa erakarri zuen, eta kontzentrazio esparru horietatik bizirik atera zirenek bertakoen aurka egindako tratu txarrak deskribatu zituzten, emakume sadiko gisa deskribatuz. Alemaniako gerra-ondoko gizartean "kontzentrazio esparruko hiltzailea" irudia ezarri zitzaion[1].

Hildako presoen larruazalean zeuden tatuajeak kendu eta oroigarriak egiten zituela esan zuten, nahiz eta akusazio hori bertan behera geratu zen jasandako bi epaiketatan. "Buchenwaldeko Sorgina" izena eman zioten bertako presoek, bere krudeltasuna zela eta. "Buchenwaldeko Erregina"[2] edo "Alargun Harakina"[3] bezalako ezizenak jaso ditu literaturan.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Przyrembel, Alexandra. (2001-07-01). «Transfixed by an Image: Ilse Koch, the ‘Kommandeuse of Buchenwald’» German History 19 (3): 369–399.  doi:10.1191/026635501680193915. ISSN 0266-3554. (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  2. «The Evening Independent - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  3. «The Evening Independent - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.