Ilse Aichinger
Ilse Aichinger (Viena, Austria, 1921eko azaroaren 1a - ib., 2016ko azaroaren 11) austriar idazlea izan zen.
Ilse Aichinger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ilse Aichinger |
Jaiotza | Viena, 1921eko azaroaren 1a |
Herrialdea | Austriako Lehenengo Errepublika Austria |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Viena, 2016ko azaroaren 11 (95 urte) |
Familia | |
Aita | Ludwig Aichinger |
Ama | Berta Aichinger |
Ezkontidea(k) | Günter Eich |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Gymnasium Sacre Coeur Wien (en) Ursulinenkloster Wien (en) Vienako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, radio playwright (en) eta poeta |
Lantokia(k) | Viena Ulm Großgmain (en) Geisenhausen Breitbrunn am Chiemsee Lenggries eta Frankfurt am Main |
Enplegatzailea(k) | S. Fischer Verlag (en) (1949 - 1950) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Franz Kafka, Günter Eich, Ingeborg Bachmann, Virginia Woolf, Joseph Conrad, Stefan Zweig eta Georg Trakl |
Kidetza | Gruppe 47 Berlingo Arteen Akademia Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Bavariako Arte Ederren Akademka PEN Centre Germany (en) |
Biografia
Erdi judua izaki, naziek ez zioten utzi unibertsitate-ikasketak egiten (1939). Bigarren Mundu Gerraren ostean, medikuntza ikasteari ekin zion, baina bertan behera utzi zituen ikasketak Die grössere Hoffnung (1947, Itxaropen handiena) eleberria idaztearren. Horixe du, gainera, nobela bakarra, eta kutsu autobiografikoa du.
Kritikaren eta irakurleen txaloak 1948an heldu zitzaizkion, Spiegelgeschichte (Ispiluaren istorioa) kontaketa argitaratu zuenean. Liburu hori klasikoa bihurtu zen Austrian, eta hango ikastetxeetan nahitaez irakurri beharrekoa da. Neska baten istorioa kontatzen du, sortze-egunetik abortu baten ondorioz hiltzen den unera arte, amaieratik hasita.
Rede unter denm Galgen (1952, Urkamendipeko hitzaldiak) kontaketa laburren bilduma argitaratu zuen hurrena.
Hauek ditu beste obra batzuk: Verschenkter rad (1978, Oparitutako gurpila), Meine Sprache und Ich (1978, Nire hizkera eta neu), Kleist, Moos, Fasane (Platuxa, goroldioa, faisaiak,1987).
Günter Eich idazlearekin ezkonduta egon zen. Hainbat sari jaso zituen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ilse Aichinger |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.