Illarraundiko malkorra

Illarraundiko malkorra[1] Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1064 metroko garaiera duena, Iparraundi mendiaren garaiera berbera. Aralarko mendilerroaren hego-ekialdereneko muturrean dago. Bertan, mendiaren tontorrean, erpin geodesiko bat dago.

Illarraundiko malkorra
Datu orokorrak
Garaiera1.064 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′03″N 1°50′53″W
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGoldaratz/Madotz
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Izena

Inguruetan ahoz jasotako lekukotzak oso desberdinak dira eta hasieran Ira- (‘garo’) ala Illar- (‘ginar’) ote dagoen ez dute argitzen; horregatik, hainbat tokitan Iruaundi idatzita ageri da malkorraren izena. Dokumentazioak, ordea, Illarraundi eraren alde egiten duela dirudi, eta hala hobetsi du Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak.[2]

Irispideak

Imotzeko haranean dagoen Goldaratzen kokatuz, bide bat abiatzen da ur gordailuen ezkerretik, eta GR 20tik (Aralarri itzulia), Illarraundiko malkorra eskuinetara eta Larrazpil ezkerretara banatzen dituen baso korridorera garamatza, hemendik, bietako edozeinetara joan daitekeelarik. P.R. seinale batzuk, zailtasunik gabe, Illarraundiko malkorrera daroa, honen erpin geodesikoa pagadiak estaltzen duelarik, ikuspena oztopatuz. Mendebaldeko aurpegitik, ibilaldia Madotzen edo Oderitzen has daiteke, biak ala biak Larrauneko kontzejuan aurkitzen direnak, Zuarrateko mendateak banatuak.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.