Illarragorri

Illarragorri edo Irumuga[1] mendia Altzania mendilerroan dagoen mendi arabarra da. Bertan bat egiten dute Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako herrialdeek[2]. Arbarain ere deitua[3], Aguraingo Kuadrillako Asparrena, Goierriko Zegama eta Sakanako Ziordia bereizten ditu.

Illarragorri / Irumuga
Datu orokorrak
Garaiera1.118 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°53′47″N 2°14′57″W
MendikateaAltzaniako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Ez da mendi ikusgarria Arbara eta esan liteke bereizgarri bakarra duela: hiru herrialderen arteko mugarria izatea, izan ere bertan elkartzen dira Nafarroa, Gipuzkoa eta Araba arteko mugak. Noranahiko autoentzako pista ugarik zeharkatzen dute hego-mendebaldeko isurialdea eta telekomunikazioetako instalazio batek itsusitzen du tontorra.

Hegoaldeko kariatzezko hormak urratzen dihardu harrobi handi batek. Iparraldeko isurialdea pagadiz estalita dago eta ehiza postu ugarik jarraitzen dute Araba eta Gipuzkoaren arteko mugako hesia. Ibilbide polita egin daiteke halere Olano eta Albeizekin batera lotuta.

Abiapuntuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Arabako mendiak

Kanpo estekak

Illarragorri / Irumuga, http://www.euskal-herria.org/.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.