Illán de Vacas
Illán de Vacas Toledoko udalerria da, Torrijos eskualdean dagoena.
Illán de Vacas | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela-Mantxa | ||||||||||
Probintzia | Toledoko probintzia | ||||||||||
Alkatea | Julián Renilla Bru | ||||||||||
Izen ofiziala | Illán de Vacas | ||||||||||
Posta kodea | 45681 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 45080 | ||||||||||
Herriburua | Illán de Vacas (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 39°58′10″N 4°33′27″W | ||||||||||
Azalera | 9.15 km² | ||||||||||
Altuera | 480 m | ||||||||||
Mugakideak | Los Cerralbos, Otero, Domingo Pérez, Cebolla eta Lucillos | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 3 (2023) 0 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,33 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | TO |
2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 5 biztanle zituen. Espainian biztanle gutxien dituen udalerria da.
Kokapena
Illán de Vacas, Torrijos eskualdean dago eta honako udalerriak ditu mugakide: Los Cerralbos iparraldean, Otero ipar-ekialdean, Domingo Pérez ekialdean, Cebolla hegoaldean eta Lucillos mendebaldean.
Herria Torrijos eta A-5 autobidea batzen dituen CM-4002 errepidearen ondoan dago. Baina errepidetik herrirako sarbide errepidea asfaltatu gabe dago.
Historia
Antzina Los Cerralbosi loturik egon zen. Udalerriari buruzko lehen dokumentu idatzia 1512koa da, eta bertan, herriko hiru biztanle armadan aritzeko erroldatu zirela aipatzen da.
XVII. mendean herrian hogeita hamazazpi familia bizi ziren eta XIX. mendean 22 etxe zeuden. XIX. mendearen amaieran herriko udaletxearen aurrekontua 2.200 errealekoa zen, eta ia erdia (800 erreal) udaletxeko idazkariari ordaintzeko erabiltzen ziren.
Gaur egun udalerria osatzen duten 900 hektareatatik 650 Renilla familiarenak dira (herrian erroldatutako bost pertsonak familia berekoak dira).
Demografia
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
110 | 109 | 105 | 66 | 113 | 108 | 98 | 43 | 21 | 0 | 7 | 5 |
Ondarea
- Asunción de Nuestra Señora eliza: Herriko sarreran dago eta 1983an eraberritu zuten.
Alkateen zerrenda
2011- | Julián Renilla Bru | PP |
2007-2011 | Julián Renilla Bru | PP |
2003-2007 | Julián Renilla Bru | PP |
1999-2003 | Julián Renilla Bru | PP |
1995-1999 | Julián Renilla Bru | PP |
1991-1995 | Julián Renilla Bru | PP |
1987-1991 | Julián Renilla Bru | PP |
1983-1987 | Julián Renilla Bru | AP/PDP/UL |
1979-1983 | Jesús Renilla Renilla | UCD |
Ikus, gainera
- Toledoko udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) ¿Queda alguien ahi? Tiempo aldizkariko albistea.
- (Gaztelaniaz) Udalerriari buruzko webgunea.
Artikulu hau Gaztela-Mantxako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |