Ilhun-argiak
Ilhun-argiak. Claroscuros izenburupean Euskal Herriko Unibertsitateak, 1992an, Jon Miranderen poema gehienak plazaratu zituen gaztelaniazko itzulpenarekin batera. Gaztelaniazko bertsioa Felipe Juaristik egin zuen. Sarreraren eta bibliografiaren egilea Eduardo Gil Bera izan zen. Liburuan beste sarrera bat zetorren Iñaki Aldekoaren eskutik.
Ilhun-argiak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Jon Mirande |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | Ilhun-argiak |
Argitaletxea | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Hizkuntza | euskara |
Edukia
Liburuak 35 poema bildu zituen haien gaztelaniazko bertsioekin salbuespen batekin: "Ederrak" poema bakarrik euskaraz jaso egin zen. Arrazoia poema hori kopla zaharren moduan idatzia izana zen. Miranderen poesia gaztelaniaz argitaratzen zen lehen aldia izan zen.
Bibliografia
- Jon Mirande: Ilhun-argiak. Claroscuros. Gaur egungo euskal poesiaren bilduma, 9. zk., Leioa:Euskal Herriko Unibertsitatea, 1992. 146 or. ISBN: 84-7585-364-1.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.