Ilen kultibatu

Hilerri-lilia edo ilen kultibatua (Calendula officinalis) Asterales ordenako landare belarkara bat da. Uste da jatorria Mediterraneoaren inguruan duela eta Calendula generoko beste espezie batzuen gurutzaketaren ondorioz sortu dela.

Ilen kultibatu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCalenduleae
GeneroaCalendula
Espeziea Calendula officinalis
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcalendula flower (en) Itzuli eta Calendula officinalis seed oil (en) Itzuli

Antzinako grekoek erabili zuten Mediterraneoaren inguruan, eta indiarrek eta arabiarrek ere erabili zuten, bai sendabelar gisa, bai tindagai gisa, bai elikagai gisa eta kosmetikoak egiteko ere.

Generoaren izena, Calendula, latinetik dator: calendulae hitzak "hilabeteetan zehar" esan nahi du. Horren bidez, adierazi nahi da loratzealdi luzea duela. Bestalde, izen espezifikoak ("officinalis") sendabelarra dela adierazten du.

Ezaugarriak

Zoru buztintsuak nahiago ditu. Klima epeletan bizi da, baina izozteak eta lehorteak ondo jasaten ditu. Europan, XII. mendeaz geroztik kultibatzen da.

Landare belarkara da, eta usaintsua. Zurtoina 20-55 cm luze da, adartua. Hostoak txandakatuak, bakunak, luzangak edo gingildunak dira. Loreak horiak dira, eta ia urte osoan loratzen da: gauez itxi, eta goizaldean ireki egiten dira. Fruituak akenio gakotuak dira. Loreen usaina ez da atsegina, eta mikatzak dira.

Asko erabiltzen da loregintzan, lorategiak apaintzeko. Bestalde, haren petaloak azafraiaren ordezkotzat erabil daitezke, kolorea emateko.

Herri-sendagintzan amenorrea, dismenorrea, gastritisa eta beste gaixotasun batzuen aurka erabili da, baina eragina ez dago zientifikoki frogatua. Larruazaleko arazoetarako ere erabiltzen da, baita kosmetikan eta dermofarmazian ere.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.