Ile-lehorgailu
Ile-lehorgailua ilea lehortzeko etxetresna elektrikoa da. Tresna hau ile buztiaren gainean aire beroa edo hotza sortzeko diseinatua dago. Hasieran tamainu handiko tresnak ziren baina XX. mendean zehar etxetresna txikia bezala moldatu zen.
Historia
Ilea lehortzeko lehen tresna 1890ean Frantzian agertu zen. Sortzailea Alexandre Godefoy izan zen eta ile-lehorgailua bere ile-apaindegian erabili zuen. Berez, lehen prototipo hori xurgagailu bat zen baina alderantziz moldatuta. Xugargailuak aire-ponpa bat du; horrek xurgagailu barruan hautsa erakartzen duen hutsa sortzen du eta motorraren mugimenduak gasak barruan mugiarazten ditu. Godefoyk egin zuena sarrerako tutua kendu eta aire beroaren irteeran jarri zuen. Horrela ile-lehorgailu elektrikoa sortu zuen.[1] Lehenengo ile-lehorgailu eramangarria, bestetik, 1920an garatu ziren Racinen, Wisconsinen, Universal Motor Company eta Hamilton Beach konpainien eskutik. Lehenengo prototipo horiek ez zuten aire asko sortzen eta nahiko astunak ziren baina berehala modan jarri ziren eta horrek prototipo berriak sortzeko ikerkuntza indartu zuen.